Buscar este blog

lunes, 2 de marzo de 2020

Oihana Arana eskoriatzarrak irabazi du Dizdaitte txapelketa..(2020)

Arg:Goiena

2020/03/02.

Txaber Altube bigarren sailkatuari, bost puntu eta erdiko aldea atera zion
  Final polita eta parekatua izan zuen zapatuan Dizdaitte bertsolari gaztien sariketak. Sei lagun aritu ziren txapelaren bila eta lehen lauren artean 10 puntuko alderik ere ez zen izan.
  Antixena gaztetxean jokatu zen finalekora, aurreko bi kanporaketak irabazi zituzten bertsolariak eta puntuaziorik altuena lortu zuten beste laurak sailkatu ziren. Bertsolariak, orokorrean, gustora eta politto aritu ziren, nahikoa pareko, eta entzuleek eskertu zuten. Aretoa guztiz bete ez bazen ere, jarritako aulki gehienak hartu ziren eta zutik ere hainbat lagun egon zen finala jarraitzen.
  Aritz Izak jarritako gai eta lanak bete ondoren, Oihana Arana eskoriatzarra nagusitu zen 272 punturekin. Bigarrena berriz, Txaber Altube abadiñoarra sailkatu zen 266.5 punturekin. Ondoren, Ane Zuazubiskar, 265.5 punturekin, laugarren Maider Arregi 262.5 punturekin, bosgarren Eli Pagola, 259.5 punturekin eta seigarren, Urko Arregi, 249 punturekin.
  Saio parekatua izan zen orokorrean, eta halaxe aitortu zuen Arana txapeldunak ere, kantuan zeudenean bereziki nabarmentzen ari zen lagunik ez ei zuen-eta ikusten. Baina epaileek bai, ikusi zuten eta lanen puntuazioak batuta, 5 puntu eta erdiko abantailaz, Oihana Arana eskoriatzarrak lortu zuen Dizdaitte bertsolari gaztien sariketako txapela.
  Txinparta bertso eskolak antolatu du, aurten lehen aldiz, Dizdaitte bertsolari gaztien sariketa.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario