Buscar este blog

martes, 31 de marzo de 2020

20 isun jarri ditu Oñatiko udaltzaingoak.

goiena

20 isun jarri ditu Oñatiko udaltzaingoak alarma egoera ezarri zutenetik



Agregar leOñatiko bi udaltzain herriko plazanyenda



Oñatiko udaltzaingoak jakinarazi du dagoeneko 20 isun jarri dituztela Oñatin konfinamendu sasoi honetarako jarrita dauden jokaera arauak ez errespetatzeagatik. Euren guneko eginbeharrak zeintzuk diren eta herritarrek zein betebehar bete behar dituzten gogorarazi gura dute dute Oñatiko udaltzainek.
Oñatiko udaltzaingoak jakinarazi duen moduan alarma egoera jarri zutenetik 20 isun jarri dituzte dagoeneko eta herritarrei gogora arazi gura diete zeintzuk diren konfinamendu sasoi honetan bete beharreko jokaera arauak. Hiru puntu hauek ekarri gura ditu gogora Oñatiko udaltzaingoak:
  • Erosketak etxetik hurbilen dauzkaten dendetan egin ditzatela.
  • Gune pribatu amankomunak (garajeak, atariak…….) ezin dira erabili aisialdi jardueretarako. Guztiz debekatuta dago. Udaltzaingoan abisuren bat jaso ezkero, konprobatzera joango ginateke eta egiaztatuko bagenu, isuna jarriko genuke.
  • Txakurrak etxetik hurbilen atera behar dira eta beraien beharrak egiteko behar duten denbora bakarrik.

Udaltzainen eguneroko zereginak

Mezu horrekin batera, udaltzainen eguneroko zereginetan sartzen diren puntuak ere jaso dituzte:
  • Herriko supermerkatuak, jana denda txikiak, okindegiak, farmaziak kontrolatu, alde batetik babes neurriak gordetzen direla konprobatzeko eta bestalde bertan dauden herritarrek dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.
  • Zabalik egon ezin diren dendak itxita mantentzen direla konprobatu
  • Kaletan, bidegorritan eta nekazaritza auzoetan dabiltzan herritarrek dekretuak ezartzen dituen baldintzaren bat betetzen dutela konprobatu, horrela ez bada, kasu bakoitza aztertu eta horren arabera isuna ipini.
  • Herri barruko errepideetan trafiko kontrolak ezarri ibilgailuan doazenek babes neurriak betetzen dituztela konprobatu, eta aldi berean kotxean bidaiatzearen zergatia ezagutu. Erantzunaren arabera isunaren ondorioa izan dezake
  • Herrian zehar dauden gazteen lokalak bisitatu ea barruan gazterik dagoen

Ordutegi aldaketa

Alarma egoerak irauten duen bitartean, hauxe izango da Oñatiko udaltzainen ordutegi berria: astelehenetik domekara, egunero, 08:30etik 20:30era. Gainontzeko orduetan, Ertzaintzara deitu beharko du herritarrak: 112 edo 943 53 47 20.


Istripua

Bestalde, eguenean, martxoak 26, gertatutako istripu baten berri ere eman du Oñatiko udaltzaingoak. 18:30ak inguru pertsona batek istripu bat izan zuen; aparkatzera zihoala ondoan zegoen beste kotxe bat eta pibote bat kolpatu zituen. Ondoko bizilagun batek telefonoz deitu zuen udaltzaingora eta udaltzainak bertara joan ziren. Heldu zirenean gidaria alkoholaren menpe zegoela konturatu ziren eta ''alkoholaren menpe gidatzeagatik ikertuko" zutela azaldu zioten. Udaltzaingoaren esanetan, alkoholemia frogan 0.77mg/l eman zuen eta ondorioz Bide Segurtasunaren aurkako delitu batengatik atestatua zabaldu zioten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario