Buscar este blog

martes, 12 de diciembre de 2017

Plagioa..(2017)


Plagioa. Liburu hau plagio lotsagarria da. Bertan agertzen diren datu guztiek ez daukate inolako aipamen bibliografikorik. Izan ere, liburuak ez dauka bibliografiarik ere. Baina espeleologoentzako mingarriena topografiekin egindakoa izan da. Topografiak argitaratzeko, edozein irudiekin bezala, aurretik egileen baimena behar da. Hau lortuta, topografia bakoitzaren ondoan egileen aipamena agertu behar da, bestela, egileen jabetza intelektualaren eskubidearen urraketa da, hau da, delitua izango da. Liburuan dauden topografia batzuek ez dute ez baimenik ezta aipamenik ere ez, tartean Aloña Mendikoak.
Ondotxo dakigu espeleologook zer lan latza den kobak topografiatzea. Horregatik, liburu hau bereziki guri espeleologoei egindako burla eta mespretxua da eta gure taldeak (Aloña Mendik) gogor arbuiatzen du jarduera zital hau. Ez dugu baztertzen egile eta editoreen kontrako legezko neurriak ezartzea eta espero dugu horrelakorik gehiago ez errepikatzea.

La imagen puede contener: exterior

No hay comentarios:

Publicar un comentario