Buscar este blog

martes, 12 de diciembre de 2017

Mikel Guridi Ezkati..(2017)

ok magazinea

2017-12-12 11:03:44
14 URTEREKIN, JUNIOR MAILAKO PILOTU ONENA IZAN DA
Euskadiko Karting Serieak irabazi ditu, Mikel Guridi Ezkati oñatiarrak
Oñatiko automobilismoak, eta konkretuki bere harrobiak, albiste paregabe bat eman berri digu. Izan ere, 14 urteko txantxikuar gazte batek, Mikel Guridi Ezkatik, Euskadiko Karting Serieak irabazi ditu junior mailan. Oso gaztea izanik ere, bizitza erdia darama kart baten gainean oñatiarrak.

Kolonbian jaioa, bost urte zituela etorri zen Oñatira bizitzera. Sei urterekin hartu zuen lehenengo aldiz kart bat, eta alebin mailan hasi zen lehiatzen. Ondoren kadete mailara pasa eta aurreneko lasterketak irabazten ere hasi zen Ezkati.

Hori horrela, aurtengo denboraldia, borobila izan da berarentzat; bost lasterketatik lautan garaipena lortu baitu, eta bestean, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Horrenbestez, Euskadiko Karting Series-eko txapelketa irabazi du junior mailan. Gainera, Azpeitian egiten den lasterketa urbanoan ere lehen postua lortu zuen, eta Kontzejupetik aldizkariari adierazi dionez, «oso pozik» dago egindako denboraldiarekin.

Euskadi Karting Series-eko proba gehienak Olaberriko Vilariño Motosport zirkuiotan jokatzen dira. Mikelek 125cc.-ko Intrepid markako kart-a gidatzen du eta auto txikia izanik ere, 120 kilometro orduko puntako abiadura hartzen du.

Anbizio handiko helburuak

Datorren urtera begira, aurten bezala Euskadiko eta Nafarroako txapelketan parte hartzeko asmoa du Mikelek. Baina, bestelako helburuak ere baditu. Laguntzak lortzen baditu, Gaztela eta Leongo lasterketaren bat edo beste egitea gustatuko litzaioke, bere maila, beste erkidego batzuetako pilotuekin neurtu ahal izateko.
Mikel, bere kart-arekin. Argazkia: Kontzejupetik

No hay comentarios:

Publicar un comentario