Buscar este blog

lunes, 9 de octubre de 2017

Iban Letamendi txapeldun.

ok magazinea
Letamendi, helmugara iristen. Argazkia: www.ataria.eus
2017-10-09 18:03:54
2016KO APIRILEAN LORTU ZUEN BERE AZKEN GARAIPENA
Eltxo Trail lasterketa irabazi du asteburuan Iban Letamendik
Iban Letamendi izan da Eltxo Trail lasterketako aurtengo irabazlea. Larunbat arratsaldean ospatu zen Orendainen, probaren bigarren ekitaldia eta gizonezkoen artean, oñatiarra izan da aurtengo korrikalari onena. Lesio ugarirekin, iazko apiriletik, garaipenik lortu gabe zegoen Letamendi.

Azken urteetako gora-beherak ahaztu, eta garaipenen boladara itzuli da asteburuan Iban Letamendi oñatiarra. Orendaineko Eltxo Trail lasterketaren bigarren ekitaldian parte hartu zuen larunbatean eta lehia polit baten ostean, 21 kilometroko lasterketa irabaztea lortu zuen. Mikel Garmendiaren memorialak bi lasterketa zituen aukeran. Aurrez aipaturiko 21 kilometroko luzea, eta 7,5 kilometroko laburra.

Arratsaldeko 16:00etan eman zitzaion hasiera aurtengo ekitaldi nagusiari eta ordu erdi beranduago hasi abiatu ziren proba motzeko korrikalariak. Letamendik, 01:31:54ean osatu zuen proba nagusia eta 33 segundu atera zizkion helmugan Ibon San Migeli (01:32:27). Gizonezkoen podiuma, Jon Alberdik (01:34:13) osatu zuen.

Bada, lesioak ahaztu, eta poliki-poliki bere sasoi onena berreskuratu nahi du Letamendik. Erronka garbirik gabe, «mendiaz gozatzea» da oñatiarraren momentuko helburu bakarra.


No hay comentarios:

Publicar un comentario