Buscar este blog

domingo, 1 de octubre de 2017

Handia ...Sari Berezia.....40

GOIENA

'Handia' filmari, Epaimahaiaren Sari Berezia

   KULTURA  DEBAGOIENA
Donostia Zinemaldiaren 65. edizioa handia zirudien, baina palmaresari erreparatzen badiogu, aurtengoa erraldoia izan da. Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako Handia pelikulak primerako kritikak jaso eta gero, gaur, epaimahaiaren onespena jaso du Sari Berezia eskuratu eta gero. Urrezko Maskorra James Francok zuzendu eta protagonizatu duen The Disaster Artist filmak irabazi du. 
'Handia' filmari, Epaimahaiaren Sari Berezia
'Handia' filmaren zuzendariak sariarekin. |
Zurrumurruak egi bihurtu dira, eta ikusle nahiz kritikaren txaloak jaso dituen The Disaster Artist filmak eskuratu du Urrezko Maskorra. Normalean, sari nagusia jasotzen duen filmari irabazle titulua jartzen zaio, baina gaurkoan, Handia-k lortu duen epaimahaiaren Sari Bereziari esker, euskal zinema, aurtengo Zinemaldiko irabazletzat jo dezakegu. 
Duela urte gutxi Loreak-ek bide berri bat zabaldu zuen, eta Handia-k, bide horri bultzada ikaragarria eman dio. Bi urte pasa dira Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariek proiektu honi ekin ziotenetik, eta hiru milioi eta erdiko aurrekontu batekin, historia egiteko deitua zegoela antzematen zen.
Domekako estreinaldiaren ostean, kiniela askotan sartzen zen Handia, baina epaimahaiaren Sari Bereziak, apustu guztiak atzean utzi ditu. Askotan bezala, txikiak bere handitasuna erakutsi du, eta urre zaporea duen zilarrezko sari hau lortuz. Aitor Arregik umiltasunez saria etxekoei eskaini die lehenbizi. 
Kursaalen egin den itxiera galan, beste sari batzuk ere eman dira, eta Handia-k euskal zinemaren Irizar aitortza ere jaso du. Filmean diote inor ez dela etengabe hazte, baina gaurkoa ikusi eta gero, argi dago, Handia-ren arrakasta ez dela egun batetik bestera txikituko. 
Handia baina ez da saria jaso duen euskal produkzio bakarra izan. Telmo Esnalen Dantzaikus-entzunezkoak lortu duen Glocal in Progress sariari esker, estatu mailako banaketa izango du.  

Palmares osoa

  • Film onenaren Urrezko Maskorra: The Disaster Artist
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Handia
  • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Anahí Berneri (Alanis)
  • Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Sofía Gala Castiglione (Alanis)
  • Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Bogdan Dumitrache (Pororoca)
  • Argazki onenaren epaimahaiaren saria: Florian Ballhaus (Der Hauptmann)
  • Gidoi onenaren epaimahaiaren saria: Diego Lerman eta María Meira (Una especie de familia)


No hay comentarios:

Publicar un comentario