Buscar este blog
jueves, 21 de septiembre de 2017
Perros pastor - Artzai txakur - Sheepdog (Pais Vasco-Euskal Herria-Bas.
Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera nazioarteko txapelketari. Aurtengoa 58. edizioa da. 1955. Urtean ospatu zen lehenengoz txapelketa. Bost urteko etena izan zuen txapelketak, 1961etik 1967ra bitartean eta ordutik, urtero-urtero ospatu da. Guztira 14 bat txakur arituko dira lehian aurtengo txapelketan. Horien artean daude iazko txapeldun Marcel Uhalde, Euskadiko txapelduna eta azpi-txapelduna, Arabako txapeldun Fidel Alonso, Gipuzkoako Txapeldun Jose Mari Bengoa, Nafarroako txapeldun Antonio Alustiza, Bizkaiko txapelduna, Iparraldeko Roger Jauretxe, Balear Uharteetako Miguel Adrover, Castellongo Juli Vayot, Tarragonako Jose Mari Pleguezuelos eta Bartzelonako Hilario Novillo, besteak beste. Arrazari dagokionez, barietate desberdineko txakurrek hartuko dute parte. “Betiere, txakurrik onenen presentzia izango da Oñatin”. Egun horren, gainera, egiaztatu ahal izango da euskal artzain txakurra zenbateraino hobetu den. Txakurrek, beti bezala, bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengoan, aurretik zehaztutako ibilbide batean ibili eta epaimahaiak aukeratutako hesi-tartetik pasa beharko dute artaldea. Bigarrenean, artaldea hartu eta zelai erdian dagoen eskortan sartu beharko dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario