Buscar este blog

miércoles, 9 de agosto de 2017

Marisol Ramos hiru zilarrezko domina..(2017)

goiena

Hiru zilarrezko dominarekin itzuli da Marisol Ramos Aarhusetik

   KIROLA  OÑATI
Danimarkako hiri horretan ospatu dira Europako Masterrak, eta hirutan igo da podiumera korrikalari txantxikuarra, 55 urtetik gorakoen mailan. Bigarren izan zen 10.000 metro pistako lasterketan, bigarren ere 5.000 metrokoan, eta pasa den domekan bigarren postua eskuratu zuen maratoi erdian. 
Hiru zilarrezko dominarekin itzuli da Marisol Ramos Aarhusetik

Maila aparta eman berri du Marisol Ramos korrikalari oñatiarrak Aarhuseko Europako Masters-etan, eta hiru domina gehiago batu ditu bere bildumara, guztira nazioarteko master mailan hamabi lortu dituelarik.
"10.000 eta 5.000 lasterketatan oso ondo aurkitu naiz, baina maratoi erdian nekea eta prestaketa falta igarri nituen. Ibilbide atsegina zela esan ziguten arren, nahiko baldintza latzekin egin behar izan genuen; haize gogorra, galtzada-harri asko, ... Baina, asko sufritu nuen arren, bigarren geratu nintzen eta oso pozik nago" adierazi du Ramosek.

Merezitako oporrak

Esfortzu itzela egin ostean, deskantsurako ordua dela adierazi du Ramosek. "Danimarkan geundela aprobetxatuz, orain Europatik ari gara oporretan, eta orain bertan Hanburgo ezagutzen ari gara".

No hay comentarios:

Publicar un comentario