Buscar este blog

miércoles, 2 de agosto de 2017

Empire Outlets NYC .

GOIENA

Ulma New Yorkeko lehen 'outlet' merkataritza gunearen eraikuntzan

   EKONOMIA  OÑATI
Empire Outlets NYC merkataritza gune berriaren eraikuntzan parte hartu du Ulmak. Staten Insland-eko ferry terminalean egongo da kokatuta, Manhattanetik 20 minututara. Soilik outlet produktuak salduko dira, eta turistentzako eta newyorktarrentzako erosketetarako erreferentzia puntua bilakatu nahi du.
Ulma New Yorkeko lehen 'outlet' merkataritza gunearen eraikuntzan
Empire Outlets NYC eraikitzen. (Argazkia: Ulma)
2018an New Yorken Empire Outlets, lehen outlet merkataritza gunea inauguratuko da, eta Ulmak eraikuntza proiektuan parte hartu du. Moda denboraldietatik at gelditzen diren produktuak salduko dituen merkataritza guneak gama altuko ehun dendetatik gora izango ditu. Horretaz gain, jatetxe eta taberna ugari, 190 logelako boutique-hotel bat, ia 2000 m2-ko ekitaldi areto bat eta 1250 lekuko aparkaleku bat izango ditu. Guztia New Yorken ikuspegi ederrekin, izan ere, Staten islan egongo da kokatuta, hiriburuko bost metropoli-barrutietako bat.
Dimentsio hauetako proiektuak eraikin mota ezberdinekin daude osatuta. Ulmak jakinarazi du beharrezkoak izan ohi direla "enkofratze sistema eta apeo moldakorrak", eta hauek "muntatzen errazak eta azkarrak" izatea. Kooperatiba bi sistemez baliatu da arlo komertzialerako, hotelerako eta aparkalekurako.

"Errendimendu handia" lortzeko materialak

Proiektua bezeroak ezarritako kronogramaren arabera gauzatzen zela ziurtatzeko, garrantzia handia eman zaio hornitzeko erabili den materialari.
Lauzen artean 7,5 metro altuera eta 70 cm-ko lodiera baino gehiago zuten guneetarako, Ulmak Megaframe zinbriaren 10.00 m² inguru erabili ditu. Ulmaren hitzetan zinbria "ezin hobea da forma irregularrak dituzten lekuetarako, izan ere leku horietan sare formako ohiko sistemak ez dira oso errentagarriak".
Ohiko lauzak egiteko aldiz, Enkoflex habe sistema eta Aluprop aluminiozko eskorak konbinatu dira; "habe sistema hori edozein geometriara egokitu daiteke eta eskora horiek, arinak diren arren, karga ahalmen handia dute".
Bestalde, egitura bertikal guztiak eta horma perimetralak, zutabeak, igogailu zuloak edo eskailera zuloak Megalite enkofratuarekin egin dira. Enkofratu hori muntatzeko "ez da beharrezkoa garabia erabiltzea, panelak arinak direlako". Produktu horren 1900 m² inguru erabili dira txandaka proiektuan, konfigurazio desberdinak egiteko, eta horri esker "gauzatze lanak erritmo handian" egitea lortu dela azpimarratu du Ulmak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario