Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak egingo dituzte
2017-04-18 15:23 EKONOMIA OÑATI
Oñatiri buruzko hainbat bideo egingo dituzte turismoaren eskaintza indartzeko. Hauetako batzuk tematikoak izango dira: kultura, historia, industria, natura. etab, eta beste batzuk Oñatin zehar egiteko ibilbideak jasoko dituzte. Hiru hizkuntzatan egingo dira.
Bideoak Arrasateko Dragoi produkzioak izeneko enpresak egingo ditu. Hauek dira egitasmo honekin udalak dituen helburuak:
- Oñati herriaren ikuspegi berritzailea eta interesgarria ematea.
- Oñati herriaren turismoari “input” bat egitea. Hau da, bere eskaintza indartzea kontuan hartuta bere marka dagoeneko ezaguna dela.
- Bizi garen garaiko dokumentua izatea. Oraingo belaunaldietarako informazio garrantzitsua izango dueña eta geroko belaunaldietarako dokumentu historikoa bihurtuko dena
- Oñati kanpoko bidaiariak erakartzeko tresna egokia izatea. Beraz, turismoa sustatzeko eta bisitariak erakartzeko oso baliagarria izatea.
- Oñati izenari balio erantsia ematea. Oñatiko enpresentzat mesedegarria eta orokorrean Oñati herriarentzat aurkezpen txartel gisa erabilgarria.
Bideoak hiru hizkuntzatan egingo dira (euskara, gaztelania, ingelesa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario