martes, 18 de abril de 2017

Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak .

goena

Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak egingo dituzte

   EKONOMIA  OÑATI
Oñatiri buruzko hainbat bideo egingo dituzte turismoaren eskaintza indartzeko. Hauetako batzuk tematikoak izango dira: kultura, historia, industria, natura. etab, eta beste batzuk Oñatin zehar egiteko ibilbideak jasoko dituzte. Hiru hizkuntzatan egingo dira. 
Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak egingo dituzte
Bideo batzuk tematikoak izango dira | 
Bideoak Arrasateko Dragoi produkzioak izeneko enpresak egingo ditu. Hauek dira egitasmo honekin udalak dituen helburuak:
  • Oñati herriaren ikuspegi berritzailea eta interesgarria ematea.
  • Oñati herriaren turismoari “input” bat egitea. Hau da, bere eskaintza indartzea kontuan hartuta bere marka dagoeneko ezaguna dela.
  • Bizi garen garaiko dokumentua izatea. Oraingo belaunaldietarako informazio garrantzitsua izango dueña eta geroko belaunaldietarako dokumentu historikoa bihurtuko dena
  • Oñati kanpoko bidaiariak erakartzeko tresna egokia izatea. Beraz, turismoa sustatzeko eta bisitariak erakartzeko oso baliagarria izatea.
  • Oñati izenari balio erantsia ematea. Oñatiko enpresentzat mesedegarria eta orokorrean Oñati herriarentzat aurkezpen txartel gisa erabilgarria.
Bideoak hiru hizkuntzatan egingo dira (euskara, gaztelania, ingelesa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario