Buscar este blog

martes, 1 de octubre de 2024

ARRAZOI.

  ARAOZKO NATURA ETA KONTUAK....ESAERAK..

2- Arrazoi

Arrazoia dut eta oker zaude. Pentsamendu hori maiz ibiltzen da gure buruetan norbaitekin hitz egiten dugunean, esaten ez badugu ere. Gure goitik dagoen batekin eztabaidatzen dugunean, gehienetan gerta dakigukeen okerrena arrazoia izatea da.


Gure aiton-amona baserritarrek ere bazekiten hori, eta esaera polit bat zuten: 


“Mundu honetan hiru gauza alferrik (alperrik, araoztarrez) galtzen dira: urrutiko egurra, nagiaren indarra eta pobrearen arrazoia.”


Batez ere mendian egurra ikusi eta baserrira ekartzeko zaila zegoenean esaten zuten.


Erreferentzia: Villasante, Aita Luis, “Graziano Anduaga. Aitonaren uzta, Gesaltzako aitonaren kontakizun eta bertsoekin”, Kuliska Sorta, 1961, orria: 98, Lege-gordailua S.S. 707 - 1961.

No hay comentarios:

Publicar un comentario