Buscar este blog

viernes, 11 de agosto de 2023

EUSKAL HERRIKO HIKA TOPAKETA OÑATIN EGINGO DA.

 goiena

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko abu. 10a, 07:52

Oñatiko Hika eguneko irudi bat, 2022ko ekainaren 25ean

Hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batu, eta elkarlanerako bideak aztertzea da Hika Topaketaren helburua. Lehen aldia izango du, eta azaroaren 10ean izango da, Oñatin. Izen-ematea udazkenean zabalduko da. 

Euskal Herriko I. Hika Topaketa Oñatin egingo da azaroan. Badihardugu euskara elkartea eta UEU Udako Euskal Unibertsitatea ari dira antolatzen, Oñatiko Udala eta Marama taldearen laguntzarekin. Asmoa garbia da, hitanoa bultzatzen ari diren eragileak elkar ezagutu, eta elkarlanerako zubiak eraikitzea. Topaketaren lehenengo geltokia Oñati izango da, azaroaren 10ean, 09:30etatik 17:30etara. Goizean mahai-inguruak egongo dira esperientzia desberdinak ezagutzeko, eta arratsaldean lan-mahaiak, bertaratutako guztientzat, hausnarketarako. 

Eguna hitanoa bultzatzen ari diren eragile, elkarte, hika irakasle eta euskara teknikariei zuzendua dago, eta adierazi dute kopurua mugatua izango dela: guztira 60 lagun inguru bilduko dira. Interesa duen orok ere, parte hartzeko aukera izango du. Dena dela, topaketari buruzko informazio gehiago datorren asteetan jakinaraziko dute. 

Oñati, hitanoaren epizentro

Antolatzaileen esanetan, topaketa egiteko Oñati aukeratu dute 2019tik hona hitanoa bultzatzeko lan handia egin duen herria delako. Elkarrizketak, hika ikasteko liburuxkak, hika ikastaroak, eta Hika Eguna antolatu izan dituzte, eta horregatik aukeratu dute herria lehen topaketa egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario