Presoentzako laguntza kanpaina berria hasi du Parrokiako Espetxe Pastoraltzak.
2022/12/12.
Barruko arropa berria, gizonezkoentzako kamiseta manga motzak, galtzerdiak eta kaltzontziloak; gizon nahiz emakumeentzako txandal frakak, kamisetak eta sudaderak; bainuko eta kirol oinetakoak; azazkalak moztekoak, tabako gorria, metxeroak, turroi biguna, seiluak, sobreak eta boligrafoak eskatzen dira.
Azken bi urteetan bezala, materiala ez da Garoa aretoan jasoko eta kanpainarekin bat egin duten hiru dendetakoren batera eramatea eskatzen dute espetxe pastoraltzako kideek: Irizar estankora, Sillero oinetako dendara edo Hirukar liburu dendara.
Parrokiako espetxe pastoraltzaren material bilketa kanpaina ohinkoa da Gabonen aurreko egunotan. Azken 17-18 urtetan gutxienik egin da. Eta Oñatin bezala, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere antzerako ekimenak antolatzen dituzte. Halako laguntza deialditan oñatiarrek eskuzabal erantzuten dute. Asteburuko elizkizunetan jada, presoentzako material bilketa kanpaina honen berri eman da eta gaur bertan hasi dira esan bezala, lehen ekarpenak jasotzen.
Oñatin astean zehar biltzen den materiala, lehenbailehen prestatu eta Arrasateko ospitale psikiatrikoan dauden presoei eramango zaie. Oñatiko taldeak dozena erdi urtetik gora baitaramatza Martuteneko kartzelara joan gabe, psikiatrikoan ingresatuta dauden presoei laguntzen.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario