Buscar este blog

martes, 15 de noviembre de 2022

ERREKALDEN 10 APARKALEKU ERAIKITZEKO OBRA ESLEIPEN PROZESUAN DAGO.

2022/11/15.




Errekalde auzoan azken urteetan egin diren irisgarritasun lanek eta espazioen berrantolaketak autoentzako aparkaleku kopurua murriztea eragin dute. Auzotarren beharrak ikusita, aparkaleku berriak egokitzeko aukerak aztertu dira eta Errekalde 29, 31 eta 33 atarien atzealdean dagoen lekuan 10 autorentzako gunea prestatu daitekeela ikusi da. A2B Arquitectos enpresari proiektua eskatu zitzaion irailean eta horren araberako lanak esleipenera atera dira. Aparkaleku gehienak auzoko 31 eta 33 atarien atzealdean egokituko dira: bost 31.ean eta lau, 33.ean; Errekalde 29 atariaren atzealdean beste bat prestatuko da.

  10 aparkaleku berri horiek egokitzeko lanen lizitazio aurrekontua 70.114 euro da eta lanak egiteko zortzi asteko epea zehaztu da. Eskaintza ekonomikoa izango da lanak esleitzeko irizpide nagusia, 100 puntutik 95 emango baititu. Beste 5 puntuak berme epearen arabera banatuko dira.

  Errekalde auzoan 10 aparkaleku berri eraikitzeko esleipenera aurkeztu nahi duten enpresek azaroaren 21era arteko epea dute proposamenak udal bulegoetara helarazteko.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario