2022/09/17an izango da
Bi ibilbide izango dira: luzea (31,2 km. ) eta motza (21,7 km.).
Goizeko 7:00etan emango zaio hasiera Ibilbide luzeari eta 8:00etan motzari.
Izen-ematea:
- Aurrez www.kirolprobak.com webgunean eta Ikatz eta Aloña mendi tabernatan.
Egunean bertan Plazan
Prezioa:
- Aurrez: Federatuek 12€, federatu gabeek 14€.
Egunean bertan, bi euro gehiago, federatuek 14€ eta federatu gabeek 16€.
Antolakuntzaren oharrak:
- DATA ETA LEKUA: Oñatiko VII.mendi martxa irailaren 17an ospatuko da irteera ordua 7:00retan delarik ibilbide luzearentzat eta 8:00retan ibilbide laburrarentzat. Hasierako puntua Oñatiko plaza izango da bi ibilbideentzat.
- KONTROL PUNTUAK: Parte hartzaileak antolatzaileek jarritako ordutegi barruan igaro beharko dute kontrol puntuetatik. Jarritako ordutegiaren atzetik igarotzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.
- IBILBIDEA: Aurten ere ibilbide aldaketa egongo da neurri handi batean Aizkorri-Aratz parke naturalean igaroz. Antolakuntzak edozein momentuan ibilbidea aldatzeko aukera izango du beti ere partehartzaileen segurtasuna lehenetsiz.
- SEINALEZTAPENA: Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.
- GOGORATU: Mendia garbi uzteko kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.
- SEGURTASUNA: Bidean zehar mediku-zerbitzua egongo da. Antolatzaileek ez dute beregain hartuko gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik . Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.
- KAMISETA: Soilik inskripzioa 2022/08/21 aurretik egindakoek izango dute ziurtatua.
- AMAIERA: Amaieran ez da inongo sailkapenik izango helburu bakarra mendiaz eta gure inguruaz gozatzea delarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario