Buscar este blog

sábado, 13 de noviembre de 2021

ALEX BERISTAIN GIPUZKOAKO TXAPELDUNA ETA AIMAR MADINA AZPI TXAPELDUNA.

 

Lehen postuetan bukatu dute Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa Oñatiko txirrindulariek.

 GOIENA



Lehen postuetan bukatu dute Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa Oñatiko txirrindulariek
Alex Beristain eta Aimar Madina.

Kadete mailan, Alex Beristain da Gipuzkoako txapelduna, eta Aimar Madina, berriz, azpi txapelduna gazte mailan. Beasainen jokatu da gaur goizean Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa. Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko txirrindulariak dira biak.

"Oso lasterketa polita egin dute biek. Disfrutatu egin dute, eta emaitza onak lortu dituzte. Pozik gaude denok, bai", adierazi du Arrikrutz-Aloña Mendiko taldeko koordinatzaile Ruper Arkauzek. "Alex sartu berria da eta bere tokia bilatzen ari zen, eta badirudi gaur topatu duela, oso lasterketa polita egin du. Aimarrek, berriz, hutsagatik ez du txapela irabazi".

Urriaren amaieran hasi zen ziklokros denboraldia Arrikrutz Aloña Mendi taldeko txirrindularientzat. Bost txirrindulari ditu aurten Oñatiko taldeak: Alex Beristain eta Danel Markuleta, kadete mailan; eta Xabat Castaños, Aimar Madina eta Markel Zubia, gazteetan. Zuzendari lanetan, berriz, arkauztarrak, Iker, Jon eta Julen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario