Buscar este blog

jueves, 10 de junio de 2021

AMAIA INZA BARTOLOME,EHUKO LAN ARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKUTALTEKO DEKANO BERRIA..(2021)

 goiena

Amaia Inza Bartolome oñatiarra, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano.

Amaia Inza Bartolome oñatiarra, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano



Orain arte fakultate bereko lehenengo dekanordea izan da. Zientzia Politikoan eta Soziologia Industrial-urbanoan lizentziatua eta Zientzia Politikoan doktorea, hogei ekarpen baino gehiago egin ditu argitalpen zientifikoetan.

Amaia Inza Bartolome oñatiarra izango da  EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano berria. 1973an jaioa, Zientzia Politikoan eta Soziologia Industrial-urbanoan lizentziatua da eta Zientzia Politikoan doktorea. Irakasle agregatua ere bada Gizarte Langintzako Graduan.

Horretaz gain, Partehartuz Ikertalde Finkoko kidea da, baita Elikadurari Buruzko Ikertaldeko lankide eta Urban Elika Elikagaiak Denontzat elkartearen laguntzaile ere. Hogei ekarpen baino gehiago egin ditu argitalpen zientifikoetan.

Oñatiarra buru duen dekanotza talde berriak planteatu dituen erronken artean daude, besteak beste, Gizarte Lanaren eta Lan Harremanen eta Giza Baliabideen diziplinak erreferente izatea EHU barruko lan munduan eta arlo sozialean; baita, lanerako komunikazio hizkuntza izan dadin, euskararen erabilera sustatzea ere. Genero berdintasuna, jasangarritasuna eta nazioartekotzea sere bultzatu nahi dituzte. Inzak adierazi du, era berean, graduondoko eskaintzaren sendotzearen alde egin nahi dutela, eta Fakultateak erakundeekin eta hirugarren sektorearekin duen harremana sendotu eta dibertsifikatu egin nahi dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario