Buscar este blog

miércoles, 21 de abril de 2021

8.610 KILO ELIKAGAI BATU DITU HOTZ OÑATIK.

 

8.610 kilo elikagai batu ditu Hotz Oñatik asteburuko elkartasun kanpainan



2021/04/20.

Materiala Zaporeak elkartearen biltegira eramango da bihar

  Zaporeak GKEaren bitartez bidaliko dira Greziara, Lesbos uhartera, pasa den ostegunetik larunbatera Oñatin batutako produktuak. Prestatu diren 69 kaxak 11 paletetan egokitu dira eta bihar bertan eramango dira Zaporeakek Martutenen duen biltokira.

  Lekaleak eta arroza izan dira gehien batu diren produktuak, kasik bina tona bakoitzeko. 1600 litro olio ere jaso da. Arrain eta berdura kontserbak, pasta, gailetak, esne hautsa, azukrea eta bestelakoak ere batu dira. Guztia, ondo identifikatuta, kaxetan jarri eta garraiatzeko prestatu da.

  Hotz Oñati elkarteko kideak oso pozik daude janari bilketa kanpainak izan duen arrakastagatik. Pandemia zela eta iaz ez zen egin baina 2019an batu ziren 8.075 kiloak gainditzea lortu da, nahiz eta egoera ez den erraza; une honetan herriko familia asko konfinatuta daude eta beste batzuk langabezian edo zailtasun ekonomikoak pasatzen. Dena den, herriak beste behin eskuzabalik erantzun duela azpimarratu dute Hotz Oñati taldekoek. Zentzu horretan eskerrak eman nahi zaizkie kanpainan produktuak eman dituzten herritarrei, bilketan parte hartu duten dendariei, logistikarako materiala eta bitartekoak eskuratu dizkieten enpresei eta aktiboki lanean aritu diren boluntario guztiei.

  Hotz Oñati eta Zaporeak taldeen arteko harremana aspaldikoa da, Hotz Oñati ofizialki sortu aurrekoa. Hala, errefuxiatuentzat materiala batzeko kanpainak urteroko bihurtu dira gurean. Era honetako kanpainek helburu bikoitza dute: errefuxiatuentzat elikagaiak batzea eta errefuxiatuen errealitate gordina oraindik bizirik dagoela gogoraraztea.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario