Buscar este blog

viernes, 28 de agosto de 2020

ARRIKRUTZ: AZKEN NEURGAILUA KOKATZEN.(2020)



Aloña Mendi Espeleologia Taldea.

 Igande honetan kokatzeke genuen azken sentsorea instalatu dugu Arrikrutz kobako sifoietan, beraz dagoeneko Arantzazuko bailarako proiektua bere osotasunean martxan dago. Orain, pazientzia eta denborari bere lana egiten utzi, hemendik urte batzuetara berriz itzuliko gara neurgailu hauen datuak deskargatu eta emaitzak aztertzeko




Irteera honetara kobazulotan ohikoak ez diren lagunek lagundu gaituzte. Denak ere trebeak direla erakutsiz, paseo polita egin dugu Arrikrutzeko barrunbeetatik. Tartean, Mamut gelako espeleotema formazioa, Aranzadiko gelaren handitasuna, Marravillas galeriako estalaktita eta estalagmiten basoa, eta abar ikusi ahal izan ditugu. Tamalez, historian zehar Arrikrutz kobak gordetzen dituen hartz hezurrek jasandako espolio izugarriaren aztarna nabariak ere bai. Aurrera begira horrelakoak ez gertatzea espero besterik ezin dugu egin. Edonola, irteera interesgarria izan da eta irribarretsu atera dira kobatik, nork daki, agian hauetako baten batek berriz errepikatuko du irteeraren bat gurekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario