Buscar este blog

domingo, 17 de mayo de 2020

Oñatin, 2020 MUSEOEN NAZIOARTEAKO EGUNA,“ Dibertsifikazioa eta gizarteratzea”.





Oñati turismok, nahiz eta aurtengoan modu berezian, bat egingo du ekimenarekin azalduta zein bisita eta baliabide egokitu eskaintzen ditugun; Arrikrutz-Oñatiko Kobetako eta Txokolateixian txokolatearen interpretazio puntuetan eta Oñatiko Turismo Bulegoko Erdi Aroko San Migel Errotako interpretazio puntutik,
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK
Arrikrutz-Oñatiko Kobek bat egiten dute Nazioarteko Museoen Egunarekin eta  dibertsitate eta gizarteratzea lemarekin. Natura-gune zoragarri baten kokatzen da proiektua eta naturak jartzen dituen oztopoei aurre eginez egitekoa izaten da  bisitak egokitzea bisitariari.
Esate baterako, ikastetxe edota bestelako taldeetan mugikortasun arazoak dituztenei, Arrikrutz-Oñatiko kobetako interpretazio zentroa, ibilbide geologikoa eta 54 galeriako sarrerako  lehen gunea bistatzeko; edota  Arrikrutzeko “Tantaz Tanta” bideoa ikusteko aukerak  eskaintzen zaizkie.
Bestalde, badira hainbat proiektu inguruan , Arantzazun bertan Arantzazuko Adiskideak, gizarteratze programak kudeatzen dituztenak eta Arrikrutzera hurbiltzen direnak  taldean bisitak egitera, kasu horretan ere, bisitak egokitu egiten dira. 
BISITA GIDATUAK: Museo irekia, Oñati monumentala guztiontzat
Abiapuntua Oñatiko Turismo Bulegoan kokatuta dagoen Erdi Aroko San Migel Errotako interpretazioa puntua da. 2009an jarri zen martxan Oñati Guztiontzat izenarekin, baina momentu honetan Oñati irisgarria deitzen diogu jendeak hobeto uler dezan. Bisita horren helburua mugikortasun arazoak dituzten pertsonek herriko monumentuak ezagutzea. Eskailerak eta bestelako barrera arkitektonikoak saihestuta  egiten da ibilbidea.
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei edota taldean pertsona nagusiak duten familiak ere hurbiltzen dira bisita hori edota bestelako bisitak egitera, zeren Oñatik eskaintzen dituen bisita gidatuak irisgarriak izan daitezke: horretarako, arrapalak daude ezarrita adibidez unibertsitate eta parrokian.
Talde mota ezberdinek hartu izan dituzte eskaintzen ditugun bisitak: Esklerosi anitza duten pertsonen elkarteak, ONCE, Gorren elkarteak, adimen urritasuna duten pertsonen elkarteak adibidez Gaude eta Gureak... bisita gidatu bakoitza taldearen beharrei moldatzen da mantsoago hitz eginez, lexikoa aldatuaz, gauzak detaile gehiagorekin azalduaz... talde bakoitzak dituen beharren arabera.
Txokolateixia interpretazio zentroa ere egokituta dago mugikortasun arazoak dituztenek bisitak egiteko.
PANEL INFORMATIBO EGOKITUAK.
Herriko puntu ezberdinetan, autobus geltokietan, Oñatiko Turismo Bulegoan, Arrikrutz-Oñatiko koban edota Bidaurretan, Oñatiko plano irisagarriak aurkitzen dira.  eta honek itsuendako ibilbideak markatuta dauzka;braille sistema, 4 hizkuntzatan eta QR-ak deskargatzeko sistemarekin egokituta.

ARANTZAZU SANTUTEGIA eta  BIDEZIDOR EGOKITUA
Arantzazu Santutegia ikusteko ere bada beste bide bat, fatxadako esker aldeko arkupetan aurkituko duzu Basilikara jaisten den igogailua.
ARANTZAZUKO PASEALEKU IRISGARRIA
Pasealeku honek Arantzazuko Santutegia eta frantziskotarrena den Gomiztegi baserria, Artzain Eskolaren egoitza, elkartzen dituen bidea jarraitzen du. 1.200 metroko pasealekua da, irisgarritasun unibertsalekoa, adin guztietako eta edonolako murriztasun funtzionala duten pertsonendako egokia. Informazioa ibilbide ondoan dagoen Aizkorri-Aratz Parketxean aurkitu dezakezu.
OSTATU ETA JATETXEAK
Oñatin ezinbesteko parada jatetxeak ditugu, bertako gastronomia dastatzeko,Etxe-Aundi, Goiko-Benta, Mauxka, Hotel Santuario de Arantzazu eta abar dira mugikortasun mugatuak dituztenei egokitutakoak. Ostatuetan ere badago aukerarik, galdetu Oñatiko Turismo Bulegoan 943783453, edota lortu informazioa www.oñatiturismo.eus –aren bidez- OÑATIK ESKAINTZEN DITU AUKERAK ETA!
UDARA HONETARAKO PROPOSAMENA!!!
Oñati eta Arrikrutz-Oñatiko Kobak ezagutzea..
Arrikrutz proiektua iraunkortasun oinarriak kontuan hartuta sortu zen, hau da: bertako ondare geologiko, paleontologiko eta espeleologikoaz gain, bisita gidatuan bertako kondairen berri ematen da. Gainera, proiektua beraren sostengarritasun mesedetan, talde txikian egiten dira bisitak, bertako ekosistema eta urek duten balioa goraipatuz eta abar. Ingurumen berezian egiten den bisita berezia!
Oñatik baduela egiteko modu bat eta hori  ere bisitariak hartzeko orduan ere kontuan hartzen da, eta horregatik eskaintzen ditugu bisitariei egokitutako bisitak. Hasieratik Oñatik turismo jasangarria bultzatu du eta horren baitan garatu ditu proiektuak, Arrikrutz-Oñatiko Kobak adibide.

No hay comentarios:

Publicar un comentario