Buscar este blog

jueves, 11 de mayo de 2017

Jon Lasa hirugarren.

Jon Lasa, igandeko podiumean. Argazkia: Utzitakoa
OK MAGAZINEA

2017-05-10 11:46:40
MENDI LASTERKETETAN LORTZEN DUEN LEHEN PODIUMA DA
Jon Lasa hirugarren, Izazpiko igoeran
Jon Lasa mendi lasterkariak, bere kirol ibilbideko lehen podiuma lortu du asteburuan. Igandean, Ezkion jokatu zen Izazpiko igoeran lasterketa bikaina burutu zuen oñatiarrak. Aritz Egea eta Beñat Katarainen ostean, hirugarren postuan iritsi baitzen helmugara.

Izazpiko igoeraren aro modernoko bigarren ekitaldia izan zen igandekoa. Ezkioko lasterketaren jatorria baina, 1978. urtekoa da. Apostu baten ondotik jaio zen eta urte batzuetan mantendu zen arren, 1985etik iaz arte, galduta egon zen. Ezkioko jai batzordeak proba historiko hau berreskuratzeko ahalegina egin zuen eta erantzun ona izan zuela ikusirik, aurten ere, jarraipena eman zaio.

6,3 kilometro eta 530 metroko desnibel positiboari aurre egin behar izan zioten korrikalariek. Aritz Egea zen kartelburua eta urretxuarrak ez zuen hutsik egin. 1982 urteaz geroztik, Pello Garinen eskuetan zegoen errekorra hobetzea zuen helburu. Hori horrela, lasterketa goitik behera dominatu zuen. Baina errekorretik 15 segundura gelditu zen Euskal Selekzioko korrikalaria.

Urretxuarraren atzetik, lau minutuko aldearekin iritsi zen Beñat Katarain lakuntzarra bigarren. Eta beste hiru minutura, podiumeko hirugarren postuan, zeharkatu zuen helmuga Jon Lasa oñatiarrak. Korrikalari txantxikuarrak aitortu digunez «ustekabeko handia izan da» bere burua hor ikustea. Hasiberria baita mendi lasterketen munduan. 

Duela bi urte egin zuen Lasak bere lehen mendi lasterketa. Aloñako Igoeran estreinatu zen. Hala ere, aurtengo denboraldian hasi da kirol honetan sarriago entrenatu eta lehiatzen. Igandekoa, bere denboraldiko seigarren lasterketa izan da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario