Buscar este blog

martes, 14 de febrero de 2023

MINBIZIA. ZER DA, ETA NOLA EGIN DIEZAOKEGU AURRE.?

 

  • 2023/02/15.
  •  10:00.
  • Santa Ana antzokian.



HITZALDIA.

Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta

Hizlaria: Felix Zubia Olaskoaga. Zarautz, 1974.

– Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 1998an. Medikuntza eta Kirurgian doktore, 2009an.
– Medikuntza Intentsiboan espezialista, 2004tik. Donostialdea ESIko Zainketa Intentsiboen Unitateko mediku, 2004tik. Zerbitzu honetako buru, 2020ko abendutik.

 

Hitzaldiaren azalpena:

Minbizia oso sarri ematen den gaixotasuna da. Gure inguruan, heriotzen %25 suposatzen du, eta hurrengo urteetan hiru pertsonatik batek izango dugula uste da.

Berri onak daude, ordea. Minbiziaren sorburua geroz eta hobeto ulertzen dugu. Badakigu minbizian kontrolik gabe hazten den zelula bat dagoela, sorburuan, eta hau ugaltzeak eragiten duela. Zelula hau etengabe hazteko aldaketa genetikoak gertatzen dira, onkogen izeneko geneetan. Horretaz gain, gure defentsei, immunitateari ihes egiteko gaitasuna behar du. Eta gainera, hedatzeko gaitasuna du, zabaltzekoa.

Ezagutza hau tratamendu berriak garatzeko aukera da. Hasiak dira tratamendu berriak, hurrengo 10-20 urteetan etengabe hobetuko direnak. Eta minbizia ugarituko bada ere, sendagarria izango da ia kasurik gehienetan.

Tratamendurako aukera berri hauek azaltzen saiatuko gara, eta bertan dugun baina etorkizunean garatuko diren tratamendu berriak aztertuko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario