Buscar este blog

sábado, 22 de diciembre de 2018

Urteko kirolari eta talde onenak saritu dituzte.

goiena

Urteko kirolari eta talde onenak saritu dituzte Oñatin
2018ko Oñatiko kirolari onenak
Aimar Erostarbek (kirolari onena), plater tiroketako taldeak (talde onena), Jon Odriozolak (zuzendari onena), Anton Sierrak (ibilbidearen saria), Garazi Erostarbek (aipamen berezia), Xabi Letek (aipamen berezia), Xabi Murgiondok (aipamen berezia), Xabier Infante Artza-k (aipamen berezia) eta Erik Martinek (herritarren saria) jaso dituzte 2018an egindako lanaren aitortza. Udaletxeko aretoa lepo bete da urteko kirolari onenak txalotzeko.
Gabonen aurretik banatu dituzte 2018ko Kirol Sariak. Urtarriletik egindako lana kontuan hartuta  bederatzi sari banatu ditu Udalak. Jarraian duzue irabazleen zerrenda.
  • Aimar Erostarbe (kirolari onena)
    Espainiako kadete mailako txapelketan hiru domina lortu zituen txirrindulari oñatiarrak: urrea taldeka, zilarra banaka, eta brontzea erlojupekoak. 2018an hiru lasterketa irabazi ditu eta Gipuzkoako bigarren ziklista onena izan da, eta Euskadiko laugarrena.
  • Plater tiroketa taldea (talde onena)
    Herri Arteko plater-tiroketa txapelketa irabazi zuen apirilean. Azken bost urteetan irabazi duten laugarrena. 2015ean bigarren izan ziren. 8-10 laguneko talde beterano eta lehiakorra osatzen dute. Legazpiren, Urretxu/Zumarragaren, Bergara/Antzuolaren eta Arrasateren kontra lehiatu dira.
  • Jon Odriozola (zuzendari onena)
    Amateur mailan denboraldi bikainak egin ostean, berriro itzuli dira profesional mailako ziklismora, Euskadi Murias taldearekin. Bigarren mailan lehiatu da aurten eta hamar garaipen lortu ditu taldeak. Aipagarrienak, bi: Oskar Rodriguezek Espainiako Bueltan eta Edu Pradesek Turkiako itzulian lortutakoak.
  • Anton Sierra (ibilbidearen saria)
    30 bat urte eman ditu Herriko Futbol txapelketa antolatzen, horietatik 22 (1996tik) arduradun nagusi moduan. Jokalari izandakoa. Egun, "erretiroa" hartuta dauka, baina esku bat botatzeko gertu dago beti. Isila, umila, fina eta langilea.
  • Garazi Erostarbe (aipamen berezia)
    Belauneko arazoak sufritu zituen denboraldi hasieran, baina, bere maila onena berreskuratzeko gai izan da ziklista oñatiarra, urteak aurrera egin ahala. Garaipen handi barik, ziklista erregularra dela erakutsi du. Lasterketa gehienetan lehen hamarren artean bukatu du. Emaitzarik esanguratsuenak Espainiako Txapelketan lortu di: txapeldunorde gazte mailan. Euskadiko gazte mailako rankingean bigarren ziklista onena izan da.
  • Xabi Lete (aipamen berezia)
    Mendi lasterketetako  Euskal Kopa konbinatua irabazi zuen 2017an, eta aurten sei garaipen lortu ditu. Gainera, Benasqueko mendi maratoia bigarren lekuan bukatu zuen uztailean, eta Eskoriatzako eta Garingo mendi lasterketetan hirugarrena izan zen.
  • Xabi Murgiondo (aipamen berezia)
    2016an kirolari onenaren sari jaso ostean, amateur mailako bigarren urtea borobila izan da berarendako. 23 urtez azpikoetan Euskadiko txapelketa irabazi zuen ekainean, Seguran. Egun batzuk lehenago, Gipuzkoako erlojupekoan, txapeldunorde izan zen. Bizkaiko itzuliko lehen etapa irabazi zuen eta Espainiako txapelketatan zazpigarren bukatu zituen errepideko eta erlojupeko probak.
  • Xabier Infante (aipamen berezia)
    Aloña Mendiko igeriketa saileko arima. 33 urteren ostean, igeriketa entrenatzaile izateari utzi dio, eta hurrengo urtean hartuko du erretiroa. Hiru hamarkada horietan, konpromisoa eta sakrifizio maila handiak erakutsi ditu.
  • Erik Martin (Herritarren saria)
    20 urtez azpikoetan Euskadiko txapelketa irabazi zuen, 5.000 metroko distantzian. Gainera, Elgoibarko krosean Euskadiko selekzioaren elastikoarekin parte hartu zuen atleta oñatiarrak. Pista estaliko Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu zen. Corpus bezperan Oñatin jokatzen den hamar kilometroko proban parte hartu zuen, antolatzaileen gonbidapena onartuz.

Herritarren saria

Erik Martin (atletismoa), Elene Guridi (futbola) eta Ainhoa Redin (igeriketa) izan dira Herritarren Saria proposatutako hiru hautagaiak. Internet bidez 997 boto jaso dira, eta horien %40,92 Martinendako izan dira. Guridirendako %35,11, eta Redinendako %23,97.
Bosgarren urtez aukeratu dute herritarrek euren gustuko kirolaria. Aurretik, Josune Odriozola, Iokin Garai, Saioa Arkonada eta Jon Altube saritu zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario