Bixente Atxa oñatiarra Mondragon Unibertsitateko errektore izango da beste lau urtez
2018/12/11.
Atxaren hautagaitza aho batez babestu zuen atzo Unibertsitateko Kontseilu errektoreak
Errektorearen berrautapen-prozesu honetan parte hartu dute Mondragon Unibertsitateko fakultateetako zuzendaritza-batzordeetako lehendakari eta ordezkariek, eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundetako ordezkariek. Guztiek aho batez babestu zuten Bixente Atxaren hautagaitza, eta ondorioz, Mondragon Unibertsitateko errektore karguan jarraituko du beste lau urtez.
Atxak 2015eko urtarrilean hartu zuen Mondragon Unibertsitateko errektoretza, karguan bi agintaldi osatu eta zortzi urtez aritu zen Iosu Zabalaren eskutik. Atxak ere, bigarren agintaldiari ekingo dio atzo lortutako babesaren ondoren. Aurretik, zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen oñatiarra.
Bixente Atxak 53 urte ditu, elektronikako goi mailako ingeniaria da eta Erresuma Batuko Staffordshire University-n, elektronika eta komunikazioko doktore da.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario