Buscar este blog

domingo, 27 de febrero de 2022

MILA MODU - INOR EZ DA INOR - BIDEOKLIPA

MILA MODU - INOR EZ DA INOR - BIDEOKLIPA ------------------------------------------------------------------------- INOR EZ DA INOR bideo kliparekin, MILA MODU taldeak, INTRA izeneko bere bigarren diska aukezten digu. INOR EZ DA INOR kantak, anistasunari errespetua eta norberan izatea aldarrikatzen du eta Manuel Fraga ministro franquista, Urbiako ermitara mezetara Joan zenean, Aita Lasarekin izandako istorio kurioso batean dago oinarrituta. Kantuaren erritmo biziak, melodía itxaskorrek eta gitarra zorrotzek, zaindutako ahotsekin bat kantu borobil bat osatzen dute… Mila Modu: Xabier Yaniz, Rober Ferreiro , Oskar Arlanzon, Andoni Campos. Kolaborazioak: Ahotsak: Eider eta Naia Herraez, Maddi Santacruz, Maddi Arlanzon; perkusioak: Victor Sanchez Bideo egilea: Oier Yaniz facebook milamodu Instagram @mila_modu Aurresalmenta: https://www.elkar.eus/es/musika_fitxa...

INAUTERIAK 2022, LUZAIDEKO DANTZEN KALEJIRA.

 

  • 27/02/2022.
  •  18:00.
  • Kalez kale.


Oñatz Dantza taldearen eskutik.
  • LUZAIDEKO DANTZEN KALEJIRA, OÑATZ DANTZA TALDEAREKIN, herriko kaleetan
    Musika Eskolako Akordeoi ikasleek hartuko dute parte kalejiran.

sábado, 26 de febrero de 2022

OÑATIKO EHIZA TXAPELKETA.

Otsailak 26an Zambranan ospatuko den

herri mailako ehiza txapelketarako izen

emate epea zabaltzen da

Izen ematea Alzu ehiza eta arrantza

dendan eman daiteke Otsailak 24 aurretik

Pago Uso bazkideak 35 euro ordaindu

beharko dute eta bazkideak ez direnak 40

euro.


Txapelketa 9 tan hasi eta 13: 00 bukatuko

da, derrigorrezkoa izango delarik ehiza

baimena eguneratuta, federazio txartela

eta txaleko disdiragarria


Txapelketa ondoren , Oñatira itzulitakoan,

anaitasun bazkaria eskeiniko da Pago uso

elkartean

†Josefa Zabaleta.24.(2022)

 (Bixente Elkoroiriberen alarguna)




26/02/2022.

JOSEFA ZABALETA LAMARAIN.

88 URTE.

JOSEBA ARREGIK ESPETXETIK KANPORA PASA DU ASTE BURUA, 3 GRADUA APLIKATUTA.

 2022/02/28.

(Arg: Noticias de Gipuzkoa)



Espetxe arduradunek jarritako baldintzen zain dago oñatiarra

  Beatriz Artolazabal Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politikako sailburuak El Correo egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuen 10 presori 3. gradua eman zaiela eta beste 26ri ukatu. Erabakiak pasa den astean bertan jakinarazten ari zirela ere zehaztu zuen sailburuak. Eusko Jaurlaritzak presoengandik jasotako gradu aldaketa eskaerak banan-banan aztertzen dituela jakinarazi du sailburuak eta irizpide zientifiko-tekniko batzuen arabera erabakitzen dela.

  Joseba Arregi Erostarbe oñatiarra da hirugarren gradua lortu duenetako bat. Ostiral arratsaldean senitartekoei deitu ei zien asteburuan kalera irteteko baimena zuela jakinaraziz. Hala egin du, larunbat eta igandean Donostian izan da, lasai, eta atzo gauean Martuteneko kartzelara itzuli zen lotara. Hirugarren graduaren aplikazioa zein baldintzetan gauzatuko den ikusteko dago oraindik, espetxe arduradunek zehazten dituzte kasu bakoitzean zein baldintza bete behar diren.

  Gogoratu dezagun Joseba Arregik 75 urte dituela, eta 29 urte daramatzala preso, 1992an Bidartek atxilotu zutenetik. Lehen urteak Frantziako kartzeletan bete zituen eta 2000.ean Espainiaratu zuten eta 30 urteko kartzela zigorra jarri zitzaion, terrorismo, hilketa, mehatxu eta lesio delituengatik. Arregik zigorraren hiru laurdenak beteta dauzka. Alacantetik Asturiasera aldatu zuten 2020ko hasieran eta bertatik Martutenera, urte bereko urrian. Gipuzkoara ekarri ez ezik, bigarren gradua aitortu zioten orduan.

  Jaurlaritzak iazko urrian hartu zuen bere gain espetxeak kudeatzeko eskumena, eta, harrezkero 150 presori gradua aldatzea onartua bazuen ere, motibazio politikoko presorik ez zegoen horien artean. Beraz, lehenak dira orain hirugarren gradura igaroko direnak. AVT biktimen elkarteak, ordea, jakinarazi du gaur bertan Auzitegi Nazionaleko fiskaltzara joko duela, gradu progresio horiek aztertu ditzan. Azken asteetan, Auzitegi Nazionalak hirugarren graduan zeuden hiru preso itzularazi ditu kartzelara, fiskalaren eskaera aintzat hartuta.

Iturria: Oñati Irratia

OÑATIKO INAUTERIAK 2022.

 

  • 26/02/2022.
  •  10:30.
  • Herrian zehar.



10:30ean hasi eta goiz osoan zehar

  • OÑATIKO INAUTERIAK kalez kale, ELTZIAN hasita.
    Oñatiko Inauterietako lantaldeak antolatuta.

Kalejira de carnaval.

14:00

  • OÑATIKO INAUTERIEN AMAIERA EKITALDIA, plazan.

Finalización de los bailes de carnaval en la plaza.

miércoles, 23 de febrero de 2022

KIROLAREN TXOKOAN.ALOÑA MENDI TXIRRINDULARITZA.

2022/02/23.

OÑATI IRRATIA.


/


Larunbatean aurkeztu zen Aloña Mendi Txirrindularitzaren errepideko denboraldi berria. Gazte mailako zuzendari eta bi ziklista, gaurko kirolen txokoan izan dira.


Entzun elkarrizketa osoa 👇🏼
▶️ https://www.ivoox.com/errepideko-denboraldi-berria...

GORIBARKO BIRIBILGUNEA EXEKUZIO PROIEKTU BAT ESKATU DA.

 

Goribarko biribilgunea Otadui zuhaiztia eta Kanpiazelai industrialdearekin lotzeko exekuzio proiektua eskatu da.

2022/02/23.



Girder enpresari eskatu dio lana Udalak

  GI-2630 errepidean, 18,250 KPan, Goribarko biribilgunea egiteko proiektua onartu zuen Foru Aldundiak azaroaren 30ean. Lanak aurten bertan egiteko asmoa ere azaldu da Donostiatik. Aurretik ordea, Otadui zuhaiztitik Torreauzora eta Kanpiazelaitik Torreauzora oinezkoen irisgarritasuna bermatu eta autobus geltokia egokitzeko proiektua egina zuen Udalak. Girder enpresak egin zuen.

  2020ko hasierako proiektu hura eraiki asmo den biribilgune proiektura egokitzea eskatu berri zaio Girder enpresari, hau da, biribilgunea Otadui zuhaiztiarekin eta Kanpiazelai industriarekin lotzeko exekuzio proiektua egokitzea. Foru Aldundiak onartu zuen biribilgune proiektuan Kasablanka eta Torreauzoko bidegurutze aldeetara espaloia eraikitzea jasota dago baina Udalaren kontura izango dira, esan bezala, lotura lan osagarriak egitea.

Iturria: Oñati Irratia

JUEVES GORDO.

  • 24/02/2022.
  •  18:30.
  • Pake Leku elkartea.



FESTA.

Bocadillos y bebidas; A continuación bailables en la terraza

Pake Leku elkartea, 18:30h

(Tickets a la venta el 17 de febrero. Precio socios 1€ y 2€ para no socios)

domingo, 20 de febrero de 2022

OÑATIKO TXOKOAK-RINCONES DE OÑATI.

 

Natxo Santos




AURKEZPENA 2022.

 alonatxirrin

 goiena


44 txirrindulari izango ditu errepidean Aloña Mendik

44 txirrindulari izango ditu errepidean Aloña Mendik
Aurtengo denboraldiko Aloña Mendiko txirrindulariak eta prestatzaileak.

Aurtengo denboraldian gazte, kadete, infantil eta alebin mailetan arituko diren taldeen aurkezpenak egin ditu gaur Aloña Mendiko txirrindulari elkarteak; 44 txirrindulari. Gazte mailakoan, inguruko herrietakoak ere badaude. Afizionatuen mailan, beste talde banatan hasi dute denboraldia hiru herritarrek.

Eskola mailan, 27 txirrindulari ditu Aloña Mendik hiru kategoriatan banatuta: benjamin (5), alebin (15) eta infantil (7). Ruper Arkauz izango da talde guztien koordinatzailea eta Bizipoz Kafe, babeslea. Martxoaren 26an Oñatin egingo den lasterketa izango dute denboraldiko lehena.

Benjaminak: Martin Esparza Castaños, Unai Irizar Perez de Arenaza, Ganix Martin Altube, Iraitz Urteaga Martin eta Auritz Urzelai Aizpeolea. Zuzendariak: Mario Garcia eta Andoni Beristain.

Alebinak: Oinatz Agirregabiria Agirre, Ane Atorrasagasti Fernandez, Oier Ezkibel Bastida, Xabier Gabilondo Urzelai, Peru Guenetxea Irizar, Aimar Irizar Perez de Arenaza, Aiur Moreno Zubia, Iker Murguzur Diaz de Monasterioguren, Luken Olalde Agiriano, Hodei Ruiz Martin, Xabi Soares Fernandez, Urko Ugarte Elorza, Bittor Ugarte Madinagoitia, Telmo Urzelai Ugarte eta Oinatz Zumalde Zelaia. Zuzendariak: Aitor Atorrasagasti eta Iñigo Ezkibel.

Infantilak: Arantxa Anduaga Santos, Urko Bikuña Arroyo, Izar Ezkibel Bastida, Danel Irizar Azkune, Oihan Irizar Urkia, Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren eta Maddi Oleaga Garcia. Zuzendariak: Anartz Murguzur eta Markel Irizar.

Bizipoz Kafe etxeak babestuko dituen txirrindulariak.

Goragoko mailak ULMA etxeak babestuko ditu: kadeteak (8) eta gazteak (9). Kadeteek otsailaren 26an hasiko dute denboraldia Beasainen eta gazte mailakoek, berriz, otsailaren 27an, Eibarren.

Kadeteak: Alex Beristain Santos, Mario Elizburu Perez, Aner Hervas Etxeberriarteun, Xabat Irizar Perez de Arenaza, Danel Markuleta Bikuña, Eneko Mugarza Aurre, Jon Sanchez Gonzalez eta Julen Zubia Aguirre. Zuzendariak: Iñaki Mugarza, Julen Umerez eta Ekaitz Txintxurreta.

Gazte mailakoak: Aratz Arenaza Irizar, (Bergara) Haritz Arregi Zubizarreta, Xabat Castaños Andres, Liher Eguren Toledo (Bergara), Unax Errasti Urteaga (Antzuola), Ibon Larrañaga Diaz de Gereñu (Eskoriatza), Aimar Madina Zubia, Carlos Ugarte Eris (Aramaio) eta Markel Zubia Oria. Zuzendariak: Julen Arkauz, Mikel Fernandez, Julen Otero, Ander Blazquez eta Aitor Umerez.

ULMA etxeak babestuko dituen txirrindulari guztiak.

Aurten lau neska daude Aloña Mendiko tropelean.

Zuzendari edo prestatzaile ibiliko direnak.

Aloña Mendiko txirrindulari elkarteko ordezkariak. Lehendakaria: Kepa Umerez. Lehendakari ordea: Iosu Alberdi. Idazkaria: Imanol Arkauz. Diruzaina: LIno Urzelai. Bokalak: Ruper Arkauz, Aitor Atorrasagasti, Mikel Larrea eta Juan Karlos Mugarza.

Afizionatu mailan, hiru oñatiarrek hasi dute denboraldia kanpoko talde banatan: Danel Casais (Laboral Kutxa), Aimar Erostarbe (Baqué) eta Unai Cueva (Eulen). Azken hori ez da gaur Oñatin izan justu Eulenek ere denboraldi aurkezpena egin duelako gaur.

Danel Casais eta Aimar Erostarbe.

Oñatin egingo diren lasterketak

Hauxe Oñatin egingo diren lasterketen egutegia:

  • Eskolarrak: martxoak 26
  • Kadeteak: ekainak 5 (Olakua saria)
  • Gazte mailakoak: uztailak 16 (Arantzazuko igoera) eta irailak 10 (Gari Baños memoriala)
  • Afizionatuak: irailak 17 (Oñati saria)

sábado, 19 de febrero de 2022

ZORIONAK UXUE ETA MAIALEN!!

 


Aratz Losada

Zorionak Uxue eta Madalen!

👏🏻 Ados Pilotaren binakako Eusko Label txapelketako FINALERA!
Elkarren aurka jokatuko dute datorren igandean Azkoitian. Beraz, txapela Oñatira seguru 😉.

ITURRRIGORRIKO BASOA, LURZORIA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA.

 

  • 20/02/2022.
  •  9:00.
  • Sindika -Arantzazu auzoa.



IRTEERA

Organizado por Natur Eskola . Ingurumen Jardunaldiak

Baso ekosistemak eta hauengan klima aldaketak duen eragina aztertuko dute, besteak beste, Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldietan. San Martingo hariztiaren inguruan egiten ari diren azterlanaren ondorioak ezagutzeko aukera ere egongo da.

Julen Astigarragak (ekologoa) eta Nahia Gartziak (edafologoa) gidatutako ibilaldia. (Arantzazuko BUSean igotzeko aukera dago).


viernes, 18 de febrero de 2022

MADRUGAR TIENE SUS VENTAJAS.

 

oñati turismoa


[EUS] Goiz esnatzeak baditu bere abantailak!
[CAS] ¡Madrugar tiene sus ventajas!



ERROTXAPEA DEFENDATU.

 KONTZERTUA.




💥ERROTXAPEA DEFENDATU💥
Zapatu hontan, hillak 19xan, 21:00ttan ERROTXAPEAKO GAZTETXIAN ALDEKO KONTZERTUAK eukiku gurian:
- Mentertz
- Nare
- Yogurinha Borova
- Malakias
ANIMAAU!! Ataratako dirua Errotxapeako Gaztetxerako izango da.

LIHER.

 



  • 19/02/2022.
  • 20:00.
  • Gaztelekua.
KONTZERTUA.



†Mª Rosario Irizar.23.(2022)

 (Javier Aiastuiren alarguna)




17/02/2022.

Mª ROSARIO IRIZAR ARANBURU.

86 URTE.

jueves, 17 de febrero de 2022

DONANTES DE SANGRE-2022. FEBRERO/OTSAILA.

 


  • 18/02/2022.
  •  16:30 -20:30.
  •  Mondragon unibertsitatea.(Ibarra)

MADDI ARLANZON.

 goiena


Maddi Arlanzon: "Hasierako beldurrak alboratuta, gero eta gusturago sentitzen naiz bakarrik kantuan"

GORIBARREN BIRIBILGUNE EGITEKO PROIEKTUAREN KONTRAKO ATZERA BOTA DUTE.

Diputatuen kontseiluak atzera bota du GI-2630 errepidean, Goribarren, biribilgunea egiteko proiektuaren kontrako errekurtsoa


 2022/02/16

Card image cap
Errotondarik ez egitea eskatzen zen

  Pasa den azaroaren 30ean behin betikoz onartu zuen Diputatuen kontseiluak berak GI-2630 errepidean, 18,250 KP-an Goribarko biribilgunea izango dena egiteko proiektua. Aurrez, Urbieta baserrikoek aurkeztutako alegazioak ezeztatu ziren. Urtarrilaren 12ko dataz aipatu erabakiaren aurka berraztertze errekurtsoa aurkeztu zen baina hori ere atzera bota du Diputatuen kontseiluak, otsailaren 8an egindako bileran. Honenbestez, Goribarko errotondari aurreikusitako leku eta moduan eratzeari eutsi egiten dio Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak.

  Biribilgunea, GI-2630 errepidearen 18,250 KPan Urbieta baserriaren sarreratik metro batzuetara eratzea aurreikusten da. Biribilguneak 40 metroko kanpo diametroa hartuko du, 6 metroko zabalera duen eraztun erreia eta 12,5 metroko barne erradioa izango dituelarik. Bide adar bakoitzak zirkulaziorako sarrera eta irteera errei bana izango ditu eta horiek lerrokadura kurboak dituzten irlatxo deflektorez osatuko dira, hurbiltze abiadura murriztera bultzatu eta ibilgailuak zirkulazio birakarian sartzea errazteko. Era berean, espaloia eraikiko da Kasablanka aldera eta Torreauzoko bidegurutze aldera. Proiektuaren lizitazio aurrekontua 499.549,40 euro da eta lau hilabeteko exekuzio epea zehaztu du Diputazioak.

  Lanak aurten bertan hasi asmo dira baina oraindik ez da datarik zehaztu eta aurretik egin beharreko lizitazio prozedura ere ez da abiatu.

Iturria: Oñati Irratia

†Maria Angeles Arriaran.22.(2022)

 


16/02/2022.

MARIA ANGELES ARRIARAN ETXEBERRIA.

82 URTE.

miércoles, 16 de febrero de 2022

ARRIKRUTZ BALEUKO-K EKOIZTUTAKO ANIMAZIOZKO SERIE BATEKO BAT IZANGO DA.

 [EUS] #Arrikrutz - Oñatiko koba @Baleuko -k ekoiztutako animaziozko serie bateko protagonistetako bat izango da!

[CAS] ¡La #cueva de #oñati - Arrikrutz será una de las localizaciones de la nueva serie animada producida por Baleuko!



HIRIGINTZA CONSULTING ENPRESAK IDATZIKO DU 2. FASEKO ZIGILATZE LANEN PROIEKTUA.

 

2022/02/15


Card image cap
Otsailaren 25ean sinatuko da kontratua

  Lau enpresa aurkeztu ziren Urrutxuko zabortegi zaharraren 2. faseko zigilatze lanen proiektua idazteko zerbitzuaren esleipenera. Proposatutako memoria, lan esperientzia, eskaintza ekonomikoa eta lana burutzeko epea baloratu dira eta puntuaziorik altuena lortu duen Hirigintza Consulting S.L enpresa kontratatzea erabaki du Udalak. Antzerako lanak egiten egiaztatutako esperientziak markatu du Hirigintza Consulting enpresaren aldeko diferentzia. Otsailaren 25ean sinatuko da zerbitzu kontratua.

  2008an LKS enpresak idatzi zuen Urrutxuko zabortegia zigilatzeko proiektua. Bi fasetan egitea erabaki zen, aurreikusitako lanen kostua handia zela ikusita, eta lehen faseari zegozkionak 2011n amaitu ziren. 2014tik 2019ra bitartean zigilatze-osteko ingurumen jarraipen lanak egin ziren eta zigilatze partzial horren exekuzio zuzenaren ebazpena eman zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak, 2019ko irailean. 2.faseko zigilatze lanak gauzatzeko kronograma zehaztu zen eta lanei ekin aurretik, exekuzio proiektua idatzi behar da.

  Hirigintza Consulting SL-k egindako proposamenaren arabera, proiektuaren idazketa 10 astetan egingo da eta aurrekontua 42.000 euro izango da, Udalak hartarako gordeta zuena baino 28.000 euro merkeago.

Iturria: Oñati Irratia