Papera eta pardelak 13:00tarako atera beharko dira
Astelehenean hondakinen bilketa-kamioiak 13:30tan irtengo dira zerbitzua betetzera. Horrek esanahi du, normalean, iluntzean atera ohi diren paperaren kuboa, eta pardelen poltsak, lehenago atera beharko direla. Kubo urdinak eta pardelen poltsak 13:00etarako ateratzeko eskaera egin da Mankomunitatetik. Hala agertzen da etxe atarietan jarri diren oharretan.
Neurri honekin, hondakinen bilketa zerbitzua ziurtatu, eta aldi berean, horretan diharduten langileen jai eskubidea bermatu nahi du Mankomunitateak. Normalean gaueko lan txanda betetzen badute ere, egun seinalatu horretan egunekoa jarri zaie eta hondakinak batu ondoren, gainontzekoen antzera, Gabon gaueko ospakizunez gozatzeko aukera izan dezaten.
Urrutxuko Garbiguneak ere ordutegi berezia izango du astelehenean, goizez soilik irekiko baita, 9:00tatik 13:30tara.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario