Buscar este blog

jueves, 30 de noviembre de 2023

KULTURA ETA NATURA IRTEERA.

 2023/12/01.

Chillida lantokia, Zeraingo eliza eta Aizpeako meategiak.




IRTEERA.

Pake Leku Elkarteko Kultura eta Natura Sailak antolatuta

Kultura eta Natura irteera, Oñatiko bazkideei eskaintza zabaltzeko, eta bazkide ez direnei elkartera gerturatzeko asmotan antolatutako ekintza da.

Proposamena, abuztuan ez ezik, bi hilabetetik behin irteera bat egitea da, autobusean eta egun osorako. Goiza kultura arloko leku itxi baten igaroz, eta bazkaldu ondoren, arratsaldea naturaz gozatuz aire librean.

Kultura aldetik, Euskal Herriak dituen hamaika museo ederretatik bi hilabetetik behin bat bisitatzea aurreikusten da, ahal dela bisita gidatuak eginaz.

Naturari dagokionez, geologian, botanikan, arkitekturan, artean, edota historian adierazgarriak diren lekuak bisitatzea da helburua.

- Irteera: Autobusa San Lorentzotik 8:10ean eta Postetxe ondotik 8:20ean.
- Izena ematearen ordena errespetatuko da autobusa bete arte.
- Bazkaria, bakoitzak berea ordainduko du.

#RuperArKo

ABENDUA / DICIEMBRE 2023.



-- ARRIKRUTZ KOBAN --

 01- IRTEERA.

01- ANTZERKIA.( Santa Ana antzokian )

01- EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

02- KONTZERTUA.( Gaztelekun )

08- KANDELA EGUNA.( Sancti Spiritus unibertsitatean )

11- ERAKUSKETA.(  Kultur etxeko erakusketa gelan )

12- HITZALDIA.( Kultur etxeko zibe aretoan )

12- LIBURU AURKEZPENA.( Haur liburutegian )

15..17- BEREZAOKO JAIXAK.

16- BIZIKLETAZ EzAGUTUZ.( San Prudentzion )

17- ARTISAUEN AZOKA.( Plazan )

18- TAILERRA.( Liburutegian )

20- KANTALDIA. ( Santa Ana antzokian )

20- KONTZERTUA.( Eltziako topagunean )

22- KONTZERTUA.( Zubikoa pilotalekuan )

23- GABONETAKO KONTZERTUA.( Agustinuen elizan )

24- OLENTZERO

26- DOKUMENTAL-KONTZERTUAREN AURKEZPENA.( Kultur etxeko zine aretoan )

27- HITZALDIA.-( Kultur etxeko zine aretoan )

27- FUTBITO TXAPELKETA.( Zubikoa kiroldegian )

29- SASKIBALOI TXAPELKETA.( Zubikoa kiroldegian )

28- KONTZERTUA.( Verduri hallen )

29- KONTZERTUA.( Santa Ana antzokian )

29- KONTZERTUA.( Mikel goiangeruaren parrokian )

29- KONTZERTUA.( Antixena gaztetxian )

30- LIBURU ETA DISKA EGUNA.( Foruen enparantzan )

31- SAN SILBESTRE LASTERKETA.( Foruen enparantzan )


miércoles, 29 de noviembre de 2023

† Arantxa Emparanza..(98)

 (Antonio Izagaren alarguna)




2023/11/29.

ARANTXA EMPARANZA URCELAY.

100 URTE.

Ahizpak: Mª Cruz(†), Basili(†), Begoña(†), Carmen(†), Tere(†), Edita(†), Mª Belen(†)

DONANTES DE SANGRE 2023. ABENDUA/DICIEMBRE.

 UNETE AL LATIDO ROJO.

EGIN BAT TAUPADA GORRIAREKIN.




" ARANTZAZU. 36 CM, 5 MENDE, HERRI 1 "

 goiena.

'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri 1' dokumentalaren aurkezpen instituzionala egin dute Arantzazun



Idoia Aranbarri Arzuaga aza 29, 09:51 OÑATI

Pello Sarasuak zuzendu du frantziskotarrek arlo sozial, kultural eta espiritualean herriari egin dioten ekarpena jasotzen duen duen dokumentala. Atzoko aurkezpenean izan ziren, besteak beste, dokumentalaren zuzendaria, dokumentalean jaso dituzten zenbait ahots, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Eider Mendoza, Oñatiko alkate Izaro Elorza, Arantzazulabeko zuzendari nagusi Naiara Goia nahiz Arantzazuko Frantziskotarren ministro probintzial Joxe Mari Arregi.

martes, 28 de noviembre de 2023

LEINNINTERNATIONAL MONDRAGON UNIBERTSITATEA!

 2023/11/28.

Arantzazulab

👉 Gaur hasi da #ErronkaAstea #LEINNInternational Mondragon Unibertsitatea |ko ikasleekin!


👥 🏔 Arantzazun 5 egunez lan egiten eta bizitzen izango dira honako hauei erantzuteko: nola indartu gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea erakunde publikoetan zein agenda publikoan?

--



👉¡Empieza la semana del reto con los/as estudiantes de #LEINNInternational Mondragon Unibertsitatea !


👥 🏔Trabajarán y vivirán en Arantzazu durante 5 días para responder a: ¿Cómo fortalecer la participación y el empoderamiento de la juventud en las instituciones públicas y la agenda pública?


 #challengeweek #ErronkaAstea #innovation #berrikuntza Enpresagintza - Mondragon Unibertsitatea TZBZ Huron University

† Maria Luisa Guridi..(97)

 ( Angel Zabarteren alarguna)






2023/11/28.

MARIA LUISA GURIDI LAZKANO.

92 URTE.





" POEMA LIBURU BAT "

 2023/11/28.

18:30.

Liburutegian.


SOLASALDIA.

Irakurri den liburua: “Poema liburu bat”, Angel Erro.

Dinamizatzailea: Itziar Ugarte

Ordua: 18:30 – 20:00

 ____________

Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik. Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea. (erein.eus)

lunes, 27 de noviembre de 2023

MAITE ZABALETA: KILOMETRO BERTIKALEKO ERREGINA.

 GOIENA

Mireia Bikuña 2023ko aza. 27a, 12:22




Iraupen luzeko mendi lasterketak egiten hasi dzen korrikalari oñatiarra, baina, belauneko lesio larri baten ostean, kilometro bertikala aurkitu eta modalitate hori bere egin zuen. Aurten bigarren lekuan sailkatu zen Txindokin jokatutako Euskadiko txapelketan.

MILA MODU - UNE BATEZ KENOPSIA - BIDEOKLIPA



"Une batez kenopsia" Mila Modu taldearen "kenopsia" izeneko hirugarren diskoaren 2. singlea da eta Kenopsiaren mezuaren funtsa jasotzen duena. "Une batez kenopsia"n unearen iheskortasuna islatzen da, betetik hutsera igarotzea, errutinatik ausentziara, zorionetik tristurara. Tren geltoki batean metaforikoki kokatuta, topaketa eta agurren lekua, non hainbeste bizitza eta esperientzia gurutzatzen diren eta non, une batez, zalapartak isiltasunari lekua uzten dion. Kamara eta edizioa: Oier Yaniz Musika eta hitzak: Xabier Yaniz Soinu ingenieroa: Victor Sanchez "Une batez kenopsia" es la canción de Mila Modu que recoge la esencia del mensaje de “Kenopsia”, el tercer disco de estudio de la banda de Oñati. En "une batez kenopsia" se refleja la fugacidad del momento, el paso de lo lleno a lo vacío, de la rutina a la ausencia, de la felicidad a la tristeza. Metafóricamente reflejado en una estación de tren, lugar de encuentros y despedidas, dónde se cruzan tantas vidas, experiencias y dónde el barullo, por un momento, deja paso al silencio.

domingo, 26 de noviembre de 2023

IÑAXIO IBARRONDO UGARTE, HA SIDO HOMENAJEADO... IÑAXIO IBARRONDO UGARTE OMENDU DUTE.

2023/11/26.

Iñaxio Ibarrondo Ugarte.



Bonito y emotivo homenaje, el que hemos presenciado durante la misa mayor de hoy.
Desde el principio de la misa, el párroco,  acompañado de una veintena de monaguillos y los coros femenino y masculino de la parroquia,, ha sabido encauzar el evangelio de hoy con la música de Iñaxio.
Durante la misa, hemos podido oír entre otros cánticos, el "SANTU SANTUA" compuesto por el propio homenajeado, el "ZUK ZER DEZU? compuesto por su hermano Felix, y el "AITA GUREA" compuesto por el también compositor Oñatiarra, Francisco Madina Igarzabal, conocido como aita Madina.
Al final de la misa, ha sido cuando sus nietos le han regalado a su esposa Arantxa Zurutuza, un precioso ramo de flores, los coros parroquiales tanto masculino como fenmenino varios regalos y se ha cantado el ·ESKERRIK ASKO JAUNA" también "Adaptado" (por el propio coro) .
Un precioso homenaje, más que merecido, para un director que ha llevado la batuta (y la sigue llevando) durante  55 años.
ZORIONAK IÑAXIO!!!!!!!






Omenaldi polita eta hunkigarria, gaurko meza nagusian ikusi duguna.
Mezaren hasieratik, parrokoak, hogei bat monagilloz eta parrokiako emakume eta gizonezko abesbatzez lagundurik, gaurko ebanjelioa Iñaxioren musikagaz bideratzen jakin dau.





Mezan zehar, besteak beste, "SANTU SANTUA" entzun ahal izan dugu, omendua bera, "ZUK ZER DEZU?" bere anaia Felixek konposatua, eta "AITA GUREA", Oñatiko Francisco Madina Igarzabal konpositoreak, aita Madina izenaz ezagunana.
Mezaren amaieran, hainbat opari egin dizkiote. Bilobek, Arantxa Zurutuza emazteari, lore-sorta ederra, parrokiako koruak (gizonezkoak zein fenmendarrak), eta "ESKERRIK ASKO JAUNA" abesbatzak berak,Egokitua abestu dute.
Benetan,  Ondo merezitako Omenaldi ederra,55 urtez batuta eraman duen (eta eramaten jarraitzen duen) zuzendari batentzat.
ZORIONAK IÑAXIO!!!!!!



sábado, 25 de noviembre de 2023

"ARANTZAZU"

 

EL DOCUMENTAL "ARANTZAZU" A LA GRAN PANTALLA.

'Arantzazu 36 cm, 5 siglos, 1 pueblo' se preestrenó la semana pasada en el festival internacional Zinebi y tras pasar por Durango llegará a las salas en 2024




ARIMA SOUL, MAKALA, LIDIA INSAUSTI - GU ANDEREAK

2023/11/26.
19:00.
Antixena gaztetxean.




KONTZERTUA.

Burrunda Faktoria Kultur Elkarteak antolatuta

Sarrera 5 euro soldatadunendako, 3 besteendako.


2023/11/24 OÑATI: San Migel parrokia-erretaula. Retablo altar mayor

Musika: Aita Madina "Aita gurea". "Padrenuestro" del Padre Madina. Jose Manuel Azkue. Oñati Abesbatza, Burlatako San Blas abesbatza. Oñatiko koro parrokiala Loli Ordoki. Zuzendaria: Imanol Murua


viernes, 24 de noviembre de 2023

URIBARRIKO SAN ANDRES JAIXAK 2023.

 


Azaroak 24, Ostirala.

- 21:00 Jaixen hasiera.


- 22:00 Mus txapelketa Urtiagain jatetxean.

Azaroak 25, Zapatua.

- 14:30 Auzo bazkaixa Txopekua jatetxean.Bazkari ondoren musika.

Azaroak 26, Domekia.

- 12:00 Meza.

- 13:00 Luntxa.

- 13:30 Bertsolarixak.


- 17:00 Umeen merendola.


- 18:00 Magia ikuskizuna Eriz magoarekin.


- 20:00 Jaixen bukaera.

#RuperArKo

BURRUNDA FAKTORIA.

 @burrunda faktoriak Oñatiko @antixenakogaztetxia n antolatuko diren kontzertuak!!!


#RuperArKo

"ERRAIAK"

 2023/11/25.

19:30.

Araozko ostatuan.




DOKUMENTAL EMANALDIA.SOLASALDIA.

Solasaldia Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzerekin (dokumentalaren egilea) . Araozko Ostatuak antolatuta

Kobazuloetatik datorkigun oihua.
Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna.
Hitzik gabeko hizkuntza.
Erraietatik ateratzen zaiguna.
Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala.

TXONDORRA BUELTAN.

 




† Nekane Arteaga..(96)

 (Beneditar lekaimena)




2023/11/23.

NEKANE ARTEAGA ALTUNA.

92 URTE.

Anai-arrebak: Antonio eta Begoña Bengoa.

 Koinatak: Mikaela Urkola eta Mª Angeles Amenabar.

"MUSIKAREN KOLOREAK"

 

Faktoria Soziala 'Fair Saturday' mugimenduarekin bat egingo du eta 'Musikaren Koloreak' ekimenaren onurak Aspanogi elkartera bideratuko ditu

2023/11/25.

20:00.

Agustinoaren elizan.




Aspanogi elkartearen alde abestuko du Ganbara Faktoriak Artea eta kulturaren bidez mundua eraldatzea helburu duen Fair Saturday mugimenduarekin bat eginez.

"Musikaren koloreak" izenburua ipini diote kontzertuari, eta musikak elkartasun balioekin eta lankidetzarekin duen konpromisoa islatu nahi du.
Ganbara Faktoriako talde guztiek parte hartuko dute: Ganbara Txiki, Hots eta Ganbara Abesbatza. Gainera, Conbo txiki baten (baxua, bateria eta pianoa) laguntza ere izango dute, eta pop estiloko euskal abesti ezagunak kantatuko dituzte (Lau Teilatu, Arratsalde honetan, Ikimilikiliklik...).

Sarrerak (8€)



"HERRIXA KANTUAN"

 2023/11/24.

18:30.

Foruen Enparantzan.



MUSIKA.

Jose de Azpiazu Musika eskolak antolatutako kantu saioa


“Herrixa kantuan” helburu hauekin antolatzen da:

  • Euskal kultura zabaltzea kantuen bidez.
  • Kantu tradizionalak herritarrengana hurbiltzea
  • Herriko kaleak alaitu eta girotzea.  
  • Familiak euskal giroan elkartzea eta herrigintzan aritzea.

Herritar guztiak animatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera, zenbat eta haur, guraso, familia eta norbanako gehiago elkartu orduan eta aberatsagoa izango baita ekimena.

#RuperArKo

"GURE KATONA"




2023/11/24.

12:00.

Euskaldun berriaren gelan.




LIBURU AURKEZPENA.


  • Eguna: 2023ko azaroaren 24an, ostirala /
    24 de noviembre de 2023

  • Ordua: eguerdiko 12:00etan

  • Lekua: Euskaldun Berria gelan

  • Mahaiko partaideak / Participarán

    Juan Martin Elexpuru idazlea, Arantzazu Sagarzazu kantaria eta Roberto Altuna egilea.

miércoles, 22 de noviembre de 2023

OÑATZ, GORPUTZA ETA ARIMA.

 

  • 29/10/2023.
  •  11:00. 
  • Oñatiko parrokiako klaustroan.



EXPOSICIÓN.
Organizado por Oñatz dantza taldea

Hace 3 años, nos embarcamos en un proyecto junto con el fotógrafo Asier Egaña. Hoy, ese proyecto se ha materializado en una exposición fotográfica.

En esta exposición, se presenta la visión de Asier Egaña sobre Oñatz Dantza Taldea a través de la fotografía.

La exposición será en el claustro de la parroquia de Oñati a partir de este domingo.

Horario: de 11:00 a 14:00
Días: del 29 de octubre al 3 de diciembre ( abierto sólo sábados y domingos).

#RuperArKo

ZER ARI DA GERTATZEN PALESTINAN?

 

#RuperArKo

lunes, 20 de noviembre de 2023

AIMAR EROSTARBE FICHADO POR "CAJA RURAL-ALEA"

 2023/11/20.

Caja Rural-Alea.

Aimar Erostarbe se enrola en las filas de Filial Caja Rural-Alea



Nueva incorporación para la plantilla de Filial Caja Rural-Alea de cara a 2024. Una vez anunciados seis fichajes en los últimos días, todos procedentes de la categoría juvenil, la séptima cara nueva es la del vasco Aimar Erostarbe (Oñati, 2003), que llega desde el conjunto Baqué Team.

A sus veinte años, Erostarbe buscará consolidar su progresión en su tercera campaña como sub 23 después de haber demostrado solidez y calidad a lo largo de la último curso. El corredor guipuzcoano destacó sobre todo en citas del calendario vasco por su combatividad, con notables actuaciones en Aretxabaleta (4º), Alsasua,  Amorebieta (5º) y Oñati (8º), además de colarse en el top-10 de la clasificación de los jóvenes del Giro del Friuli italiano.

#RuperArKo

PIKTOGRAMAK MARRAZTU DIRA ZEBRA-BIDEETAN.

 2023711/20.

Piktogramak marraztu dira zebra-bideetan, autismoa duten haurren autonomia indartzeko



24 zebrabide seinaleztatu dira, “Bagabiltz-Eskolako bidea” proiektuaren baitan

  Autismoaren Espektroaren Nahasmendua (AEN) duten pertsonek zailtasun kognitibo bereziak dituzte eta horrek zaildu egiten die herritarrentzat orohar diseinatu diren zenbait mezu edo egoera ulertzea. Oinez doazenean, kolektibo honek ez ditu beti ondo ulertzen marka zuridun oinezkoen pasabideak. Aldiz, ilustrazio edo piktogramek informazio errealagoa ematen diete zebrabideak zeharkatzeko orduan izan beharreko arreta eta hartu beharreko babes neurrien inguruan.

  Piktogramen sekuentzia lurrean margotuta oinezkoen pasabideak kognitiboki irisgarriago egiten dira. Horrela, Autismoaren Espektroaren Nahasmendua dutenek hobeto uler dezakete zer egin behar duten zebrabide parera iritsita, autonomia pertsonala eta bide-segurtasuna areagotuz.

  Udalaren Hezkuntza departamentuak eta herriko ikastetxeek elkarlanean sustatzen duten Bagabiltz-Eskolako Bidea proiektuaren baitan, herriko 24 zebrabide seinaleztatu dira, azken egunotan. Zirkulazio maila handia duten guneak eta ikastetxeetara, jolasguneetara eta espazio edo ekipamendu publikoetara doazen zebrabideak lehenetsi dira.

  Ekimen honekin pertsona guztiek, eta bereziki AEN duten haurrek, irisgarritasunerako duten eskubidea bermatu nahi da. Baina piktogramen ekarpena positiboa da gainontzeko haurrentzat eta herritar guztientzat, orohar, komunikatzeko modu eraginkorragoa baita. Azken batean, oñatiar guztien irisgarritasuna bermatzeko urrats bat da. Eta herri hezitzaileen filosofiaren baitan ere, halako ekimenak eraginkorrak eta beharrezkoak dira Oñati guztiontzako herri bizigarria eta hezitzailea izan dadin.

  Piktogramen sekuentzia TEVIAL elkarte andaluziarrak eta Sevillako unibertsitateko Carlos Hervás Gómez irakasleak garatu dute. Piktograma horiek lortzeko, 1.800 pertsonarekin egin da lan, eta unibertsitateko irakasleez gain, udaltzainek, osasun langileek eta Autismoaren Espektroaren Nahasmendua duten neska-mutilen familiek parte hartu dute.

Iturria: Oñati Irratia

#RuperArKo

HASI DIRA GABONETAKO ARGI APAINGARRIAK JARTZEN.

 2023/11/20.


Udaletxeko balkoia gaur goizean

Abenduaren 11n piztuko dira, erakusleiho lehiaketa abiatzen den egun berean

  Hernaniko Maykolux enpresari esleitu zaio Gabonetako argiteria jarri eta mantentzeko zerbitzua, aurten ere, eta ostiralean hasi ziren instalazio lanekin. Lehen apaingarriak jarri dira plazan eta Atzeko kalean, jada. Baina piztu ez dira berehalakoan egingo. Abenduaren 11a da argiak pizteko zehaztu den eguna, Oñatiko erakusleiho lehiaketa abiatzen den egun berean. Bitartean, falta diren apaingarriak jarriko dira.

  Ohiko kale eta txokoak apainduko dira Gabonetan: kale Zaharrean, kale Barrian eta Atzeko kalean 9na elementu jarriko dira, Bidaurretako zuhaitza eta Kalegoienako eta Unibertsitate etorbideko biribilguneak apainduko dira eta plazan, arkuetan eta magnolietan argiak jarriko dira eta udaletxeko fatxadan urte berri on mezu argiztatua ere bai.

  Halako lanak egiten dituzten hiru enpresei proposamena eta aurrekontua aurkeztea eskatu zitzaien, Gabonetako argi apaingarriak jartzeko zerbitzua esleitu ahal izateko, baina Maykolux enpresak bakarrik erantzun zuen.
Eskaintzak udalak zehaztutako baldintzak betetzen zituela ikusita onartu zen pasa den asteko tokiko gobernu batzarrean eta lana Maykolux-i eslaitu zitzaion, esan bezala. Muntatze, desmuntatze eta mantenu lanak nahiz elementu apaingarrien alokairuak 17.787 euroko aurrekontua du, iaz baino 350 euro gehiago.

Iturria: Oñati Irratia

#RuperArKo

OSASUN MENTALA ETA ELIKADURA NAHASMENDUAK.

 

#RuperArKo

† Serafina Guerra..(95)

 (Vda. de José Eizaguirre)

"ENDAIZPE"

2023/11/19.

SERAFINA GUERRA AIRAS.

91 URTE.

Hijos Francisco y Wanda Nina, Rosa y Hilario Carmona.

Nietas: Naiara Carmona y Aitor Blanco, Nerea Carmona.

Biznieto: Liher Blanco.

Cuidadora: Aracely Peña.

domingo, 19 de noviembre de 2023

† Isabel León..(94)

 (Vda. de Francisco Cueva)




2023/11/19.

ISABEL LEÓN GARRIDO.

90 URTE .

Hijos: Paki(†) y Jesús Mari Erostarbe(†),Josefa y Rafael Aguilar, Manoli y Jesús Mari Zelaia, Alfon y Eguzkiñe Etxeberriarteun.

Nietos: Iosu y Maialen Iciar, Maider y Dani Sánchez, Joseba y Pelayo García, Mikel e Irune Elizpuru, Elizabeth y Jokin Badiola, Saioa, Gaizka y Ainhoa Tatiegi, Unai y Lur Zufiria, Oier; biznietos: Allison y Liher.

Hermanas: Carmen(†), Josefa(†) y Manuel Cueva.

MENDI ASTEA 2023.

 Oso pozik gaude Mendi Astea bueltan datorrela esatearekin, urte batzuk antolatu barik ondoren!


Programazioak jarduera hauek biltzen ditu:

1. Julen Axpe-ren (@julaxpe) argazki-erakusketa, azaroaren 6tik 19ra, Oñatiko Kulturetxeko Sotoan.

2. "Alpinismo sin ficción" film laburraren aurkezpena eta Jordi Pons Sanjinésen solasaldia (@jordiponssanjines), Kataluniako alpinista ezaguna. Azaroaren 7an, asteartea, 19:30ean, Oñatiko Kulturetxean.

3. BBK Mendi Tour (@mendifilm) berriro itzuliko da, azaroaren 9an, osteguna, 20:00etan, zine-klubean 4 film proiektatuta. Film hauek aurkeztuko dira: "From Shade to light", "El Retorno", "A Baffin Vacation" eta "Adrenaline sucks".



† Encarna Ayastuy..(93)





 2023/11/18.

ENCARNA AYASTUY AGUIRRE.

96 URTE.

Anai-arrebak: Pedro Ayastuy (†) eta Sabina Elorza (†), José Ayastuy (†), Miguel Ayastuy (†) eta Irene Arregi (†), Juan Ayastuy (†) eta Begoña Urrengoechea,Jose Mari Ayastuy (†) eta Juana Maiztegi (†), Margarita Ayastuy (†) eta Isidro Mendiola (†), Javier Ayastuy (†) eta Rosario Irizar (†).

Zaintzailea: Rebeca Avalos.

viernes, 17 de noviembre de 2023

POTX ETA LOTX.

 




ADI OÑATI! ‼️🥳
Azaroaren 19an Oñatin egingo dugun denboraldiko AZKEN IKUSKIZUNA!!! 🫣😬😝

Gaztelekuko Erasmus + programan parte hartzen duten gaztetxoen bidaia ekonomikoki laguntzeko egitasmoa izango da gainera! 💪🙌

Ah! Eta garrantzitsuena! Ikuskizunaren ondoren txokolatada! Jajajaja 😋☕️

Animatu eta abisatu inguruko lagunak! Sarrerak potxetalotx.eus atariaren bitartez! 🫶🏼