Buscar este blog

jueves, 30 de abril de 2020

GOAZEN KANPORA!.


OÑATIKO KORPUS EGUNA-BERTAN BEHERA UZTEKO ERABAKIA.

OÑATIKO KORPUS EGUNA-BERTAN BEHERA UZTEKO ERABAKIA. Tony White-ren 1978ko argazkiak.

DECISIÓN DE CANCELAR EL DÍA DEL CUERPO DE OÑATI. Fotografías de Tony White 1978.






Cambio de cámara en bicicleta con freno de disco (Tutorial Oñabike)..(2020)

Un estudio de la UPV descubre la razón del color rojo de las estalagmitas..(2020)


Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak
[EUS] Estalagmiten kolore gorriaren arrazoia aurkitu du EHU-ko ikerlan batek.

[CAS] Un estudio de la UPV descubre la razón del color rojo de las estalagmitas.


Aiert Alberdi eta Maddi ArlanzonGAZTE(AK) ETXETIK .

DANTZA-----15


Miren.





miércoles, 29 de abril de 2020

Kurtzebide kalerako bide sarrera itxita dago.

Kurtzebide kalerako bide sarrera itxita dago ur hoditeria aldatzeko lanak direla eta


2020/04/29.




Arratsaldeko 18:00ak arte eta bihar 8:00tatik 18:00tara errepidea itxita egongo da
  Edateko uraren hoditeria berritzeko lanak egiten ari dira Euskadi Etorbidean. Lan eremua Garayneko finkara hurreratzen ari da. Lurrazpiko hoditeriaren norabidea zehazteko hainbat kata egin dira azken asteotan eta bihar jada, Kurtzebide kalerako sarrera alderik alde zulako dute, hodi berria sartzeko. Ondorioz, Bidaurretako errotondatik aipatu Kurtzebide kalera ezin da ibilgailuz pasa, errepidea moztuta dagoelako. 8:00tan itxi da bide sarrera eta hala mantenduko da 18:00ak arte. Lan jarduna amaitu aurretik errepideko zanga txapez estaliko dute eta bihar berriro erretiratuko dira, lanean jarraitzeko. Beraz, bihar baita ere, 8:00tatik 18:00tara Kurtzebide kalerako sarrera itxita egongo da trafikoarentzat.
  Datorren astean Euskadi etorbidetik doan hoditeria berritzeko lanen azken faseari ekingo diote Gipuzkoako Urak enpresak kontratatutako langileek. Hoditeria Garayneko finka sarreraraino eramango dute baina errepidearen bazterretik. Azken lanok trafikoan eragingo dute tarteka, baina errepidea ez da erabat moztuko. Hala behar denean ibilgailuak geldiaraziko dira, baina minutu gutxitako kontua izango da. Une horietan langileek beraiek zuzenduko dute trafikoa.
  Alarma egoerak hala eraginda errepideetako ibilgailu kopurua asko murriztu da eta hori mesedegarri gertatzen ari da Gipuzkoako Urak enpresa gurean egiten ari den obretan. Dena den, gogoratu, Kurtzebide kalerako errepidea moztuta dagoela 18:00ak arte eta bihar berriro moztuko dela 8:00tatik 18:00tara, eta datorren astean, lanak Bidaurretako errotonda parean egingo direla eta aldikako trafiko mozketa txikiak egingo direla.


Iturria: Oñati Irratia

Miren Fernandez GAZTE(AK) ETXETIK.

martes, 28 de abril de 2020

Agurtzane.



OÑATIKO KORPUS EGUNA BERTAN BEHERA GERATU DA.

2020/04/28 11:55




Honako oharra zabaldu dute Oñatiko Korpus eguna antolatzen duten elkarteek:
Oñatiko korpus eguna, jasota dauden dokumentuen arabera XVI. mendetik gaurdaino ospatzen den jai erligioso, kultural eta folkloriko garrantzitsuenetakoa da Oñatin. Oñatiko herriak 500 urtetik gora daramatza egun berezi hau ospatzen.
Martxoaren 17tik COVID-19ak eragindako neurri ezberdinengatik konfinamenduan jarraitzen dugu oraindik ere. Itzulera badakigu ez dugula normaltasun osoz egin ahal izango denbora batez. Oharkabean, zenbat jai eta egun garrantzitsu ospatzeko datak gainera etorri zaizkigu.
Egoera honen aurrean Korpus Egunaren antolakuntzan zeresana dugun eragile ezberdinak bildu gara, eta, ahobatez, 2020ko Korpus Eguna bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Jakinekoa da korpus egunak jendetza batzen duela elizan zein kalean, eta ezinezkoa da une berezi honek eskatzen dituen gutxieneko segurtasun neurriak betetzea.
Hori horrela, Korpus Egunak bere egun propioa duela ikusten da eta, beraz, ez da dataz aldatzea aurreikusten. Hala, bertan behera geratzen dira 2020ko Korpus Eguneko ospakizunak, behin betikoz.
Hurrengo urtean elkarrekin ospatzeko esperantzan geratzen gara. Bitartean, elkartasuna eta osasuna opa dizkiegu herritar guztiei.
Oñatiko Parrokia, Kofradia, Oñatz dantza taldea, Oñatiko Udala

OÑATIKO TXISTULARIAK 1960.


 TXISTULARIAK:--Ezkerretik hasita:
-Higinio Iriarte.
-Agustin Zarketa.
-Andres Agirre.
-Faustino Inza.

Hijinio Iriarteri eskainitako seilu eta postalak argitaratu ditu CECA Oñati taldeak.

2020/04/27.


Txistularia jaio zela 100 urte beteko dira ostegunean, apirilaren 30ean

  CECA Oñati filatelia eta numismatika elkarteak oroimen-omenaldi seiluak egiteko ohitura du, herrian urteurren edo ospakizun bereziren bat betetzen denean. Eta halaxe egin du, beste behin, Hijinio Iriarte Mujika gogoan hartuta seilu eta postala argitaratuz. Txistularia jaio zeneko mendeurrena beteko da ostegunean, apirilaren 30ean.  Aipagarria da, Demetrio anaiaren omenez ere, seilu eta postalak atera zituela filatelia eta numismatika elkarteak orain bost urte dela, 2015ean.
  Hijinio eta Demetrio Iriartek etxetik jaso zuten musikarako eta bereziki txisturako zalatasuna, aitona, aita eta osaba txistulariak izan baitzituzten. Hijiniok Elai Alai eta Olaeta dantzari taldeetan parte hartu zuen eta Paris, Toulouse, Calais eta beste hainbat hiritako antzokietan aritzeko aukera izan zuen. Oñatiko udal txistulari taldeko plaza lortuta bertan aritu zen urte luzez. 1981ean Oviedon hil zen, 60 urte zituela.
  CECA taldeak osatu dituen seilu eta postaletan Hijinio Iriarte txistua jotzen ikusten da; seiluan bera da irudiko protagonista bakarra eta 1960. urte inguruan parrokiako ate ondoan ateratako argazkia oinarri hartuta egin den postalean berriz, beste hainbat herritar ere ikusten dira, tartean, Agustin Zarketa. Justu datorren urtean beteko dira 100 urte Zarketa jaio zela eta hari eskainitako seilu-postala prestatzen dihardu CECA Oñati taldeak 2021erako.
  Herriko filatelia eta numismatika taldeak seilu eta postal argitalpen mugatuak egiteko ohitura dauka, esan bezala. Hijinio Iriarteri eskainita 80 bat ale atera ditu eta horiek, Turismo bulegoan eskuragarri egongo dira egoera normaltzen denean.
  2007an Aita Madinari eskainitako seilu eta postalak atera zituen CECA taldeak, 2010ean, Bidaurretako Monasterioari eta Borjako San Frantziskori eskainitakoak. 2015ean, Demetrio Iriarte, Hijinioren anairari, eta Jose Mari Arizmendiarrietari eskainitakoak 2016ean, Francisco Esnal parrokiako organujolea izan zenari eta iaz Arantzazuko artistei eskainitakoak: Oteiza, Alvarez de Eulate eta Saenz de Oizari eskainitakoak, hain zuzen.
Iturria: Oñati Irratia

“Elkarlana beharrezkoa dela argi dugu, ez da ika-mikatan ibiltzeko momentua”.

“Elkarlana beharrezkoa dela argi dugu, ez da ika-mikatan ibiltzeko momentua” esan du Ainhoa Galdos bozeramale jeltzaleak



2020/04/27.


Neurri ekonomikoen mahaian adostutakoaren harira zabaldu diren informazioen aurrean minduta azaldu da
  EAJ udal taldeak prentsa-oharra zabaldu du Covid 19ari aurre egiteko elkarlana aldarrikatuz, Udal mailan hartu dituen neurriak argituz eta neurri horiek komunikatzerakoan EH Bilduk izan duen jarrera salatuz.
  Covid 19ak gure osasuna arriskuan jarri duela eta gizarteak erantzun bikaina eman duela azpimarratuz hasten du EAJk prentsara zabaldu duen oharra. Guztion artean egiten ari garen esfortzua fruituak ematen ari dela eta gaitzari aurre egiteko bidea elkarlana eta batasuna direla aipatzen du Ainhoa Galdos EAJ udal taldearen bozeramaileak. Horregatik, osasun krisi honek eragindako ondorio ekonomiko larriei aurre egiteko eta inor atzean ez uzteko elkarlanerako prestutasuna azaldu zuela EAJk, eta udal mailan hartu beharreko neurriak lantzeko mahaia sortzea proposatu zuela gogorarazten da oharrean.
  Guztiok bat eginik arazoei irtenbideak bilatu eta indarrak batzekoa ordua dela dio Galdosek eta alde horretatik minduta azaldu da EH Bilduren jarrerarekin, elkarlanean adostutako neurriak udal gobernuaren erabaki bezala aurkeztu nahi izan dituelako eta bide batez, Eusko Jaurlaritzaren aurka jota. Horri, leialtasun eza irizten dio Galdosek. Elkarlana beharrezkoa den garai hauetan horrelako jarrerak ez dira onargarriak esan du bozeramale jeltzaleak. Erakunde bakoitzak bere esku dagoena egin beharko duela eta ika-miketan ibili gabe elkartasunerako momentua dela adierazi dute jeltzaleek eta lehia politikoan denak ez duela balio azpimarratu dute.
  Udalean martxan jarritako mahaian bi taldeek adostutakoak aipatzerakoan, erosketa bonuak; tokiko ekonomia ehuna mantentzeko neurriak; merkatarai, ostalari eta profesional autonomo edo enpresa txikiei laguntzekoak, nahiz Gizarte zerbitzuetara bideratuko den diru extrari erreferentzia egiten die besteak beste, EAJren prentsa oharrak.
Iturria: Oñati Irratia

Txiki txan (Jabi Ortozik) GAZTE(AK) ETXETIK.

Urbiako fondan konfinamendua nola ari den bizitzen kontatu du Ruper Altzelaik.










Aurtengo udaberrian Urbian dagoen isiltasuna ez dutela inoiz bizi izan dio Ruper Altzelaik. Kezkatuta daudela egoerarekin, baina ondo dauela. Hain zuzen, bertan, Urbiako fondan ari da konfinamendu egun hauek pasatzen Altzelai. Horrez gain, fondaren 95. urteurren ospakizuna ere badute. Eta, ospatzeko, Ternua etxeko lagunekin batera kamiseta berriak atera dituzte.

SAN MIEL TXIKI JAIXAK 2020 (2) .


DANTZA-----13


Ainhoa.



lunes, 27 de abril de 2020

Julen Murua GAZTE(AK) ETXETIK .

Santa Ylia.


Santa Ylia gurtzen zen Sandailin, ez dakigu zein Santa den hau. Martin Mendizabalek Santa Julia izango zela idatzi zuen, aurrerakoa izatea ere baliteke, hor dago Ivulia, Foruako Jainkosa zeltiarra. Izenak antzekoak dira, Ilia eta Ivulia, eta urari gurtza ere bai.


Oñatin, Araotz auzoan dago Sandaili, Arrikrutzeko kobetatik kilometro bat ingurura. Sandailiko kobak. Garai baten San Elias izena ere erabili izan da. Nik uste dut kristautasunaren aurreko arrastoak kentzea gura izan zituela izena ere aldatuaz.



Sandaili eguna San Juan (ekainaren 24a) ondorengo hurrengo domekan ospatzen zen eta ez San Elias egunean (ustailaren 20a). Bazkari eder bat egiten zen eta bertan prestatzen zen bazkaria.




Entzuna da ugalketa arazoak zituztenak joaten zirela bertako askako uretan igurtzera. Gure garaian araoztarrik joaten ez nuen ikusi, isilik joango ziren? Errogatibak bai, derrigor egin behar izaten zituzten, araoztar zaharrak haserretu egiten ziren eta bestela.

Oñatiko Ganbara Abesbatza eta Oñatz Dantza.


Oñatz Dantza Taldea - 50. urteurrena

Fokoetatik urrun, eguneroko gordinean zaudete iluntasun honi argia ematen diozuenok.
Elkarlanaren indarrez, Oñatiko Ganbara Abesbatzatik eta Oñatz Dantza Taldetik ondoko omenaldi xumea eskaini nahi dizuegu.
Merezi duzuelako.
🎥 Bideoa kalitate altuan 👉 bit.ly/DantzanGaraBizi3


KANTOIKRIT--SE SUSPENDE LA EDICION DEL 2020.

2020-ko EDIZIOA BERTAN BEHERA GERATZEN DA!! 2021-ean ikusiko dugu elkar!!
--------------------------------------------------------------------------------
SE SUSPENDE LA EDICION DEL 2020! Nos vemos el 2021!!
--------------------------------------------------------------------------------
2020 EDITION CANCELLED!! See you in 2021!!


EREKALDEKO JAIXAK 2020.




UDABERRIA.


Xabier Rezabal Guridi


Gaurko pasiuan Ainarak lagunduta,
ataratako bi argazki.
Udaberria.



DANTZA-----12