Buscar este blog

viernes, 4 de octubre de 2024

Para ver en tu movil haz clik aquí.

 Haz clik en VER VERSIÓN WEB y podrás ver en tu movil, todo el contenido del blog.


#RuperArKo

RECOGIDA DE ALIMENTOS.

2024/10/01.



 Urriaren 17, 18 eta 19an, ZAPOREAKekin elkarlanean, Hotz Oñatik JANARI BILKETA egingo du herriko supermerkatuetan. Helburua: ZAPOREAK taldeak Lesbosen dauden errefuxiatuei egunero eskaintzen dizkien otorduak prestatzeko janaria biltzea.


Horretarako ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU: egunean zehar 4 ordutako txandak antolatu ditugu herriko supermerkatuetan: 9:00-13:00, 13:00-17:00 eta 17:00-21:00. Hala ere, ordutegi desberdin batean laguntzeko prest bazaude, berdin-berdin ongi etorria izango zara.

Animatu zaitez, izena eman eta zabaldu mezua!

Sare sozialetan, hotzonati@gmail.com helbidean edo Hotzeko edozein kidekin harremanetan jarrita.

Aldez aurretik, esker mila.

LAGUNDU LAGUNTZEN!

OÑATIKO JAIXAK 2024.

 

EGITARUA:

EUSKERAZ....GAZTELANIAZ.

KONPON BIDEA!!!...¡Gracias @pedrodelgadoweb por unirte a nuestra causa! 🚴‍♂️

 2024/10/13.

Urriak 13n denok Donostira!!!

Urriaren 13an 📆 Gipuzkoako txirrindularitza eten ez dadin kalera aterako gara! Lehiaketak berreskuratzeko eta #konponbidea eskatzeko. 1️⃣1️⃣:0️⃣0️⃣etan abiatuko gara Anoetako Belodromotik Donostiako Udaletxera📍 #konponbidea #U13Donostiara #solución

El 13 de octubre tod@s a Donosti!!!

El 13 de octubre 📆 El ciclismo guipuzcoano se movilizara para exigir una #solución y recuperar las competiciones. Partimos a las 1️⃣1️⃣:0️⃣0️⃣ desde el Velódromo de Anoeta hasta el Ayuntamiento de Donostia📍 #solución #konponbidea #U13Donostiara

¡Gracias por unirte a nuestra causa! 🚴‍♂️


HERRI EGUNA 2024.

 2024/10/05.

HERRI EGUNA.


Oñatiko Jaixak 2024.

09:00 Aita Madina Txistulari Taldearen goiz-eresia.
Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.

10:30 Unibertsitate inguruan:

• Herri mailako behi erakusketa.
• Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.
• Asto erakusketa.
• Behor eta zaldi erakusketa.
• Euskal txerri eta oilo erakusketa.
• Gazta lehiaketa.
• Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.
• Lore eta landare erakusketa.
• Artisau erakusketa.
• Herri Tabernan taloak eta otartekoak. Ezker Abertzaleak antolatuta.



11:00  KALEJIRA, herriko kaleetan. Musika Eskolako triki-pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta Tolosako gaiteroak.

12:00  36. SAGARDO-DASTAKETA, plazan.

Sagardotegiak:
Aburuza: Aduna . Akarregi: Hernani . Alorrenea: Astigarraga . Altuna: Urnieta . Astarbe: Astigarraga . Barkaiztegi: Martutene-Donostia . Begiristain: Ikaztegieta . Bereziartua: Astigarraga . Etxeberria: Astigarraga . Iparragirre: Hernani . Itxas-buru: Hernani . Izeta: Aia . Larrarte: Astigarraga . Larregain: Hernani . Lizeaga: Astigarraga . Oiarbide: Astigarraga . Oiharte: Zerain . Olagi: Altzaga . Ordo Zelai: Oiartzun . Petritegi: Astigarraga . Rezola: Astigarraga . Saizar: Usurbil . Urbitarte: Ataun . Urdaira: Aginaga . Zabala: Aduna. Zelaia: Hernani.



13:15 - Lehiaketetako SARI-BANAKETA

14:30 -  HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian.

15:00 - BAZKARIA ZUK EKARRI ZUK JAN!, Antixena gaztetxean. Txosna Batzordeak antolatuta

17:00 - GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK , plazan.
Ondoren, PROFESIONALEN ERAKUSTALDIA. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.

18:00 - ELEKTROTXARANGA Gaztetxetik txosnagunera.

18:30 - OBANEUKE taldearekin erromeria, Atzeko Kalen.

19:00 - MEZA, Parrokian.
Ondoren, F. ESNALEN SALBEA. Parrokiako koruak eta Oñati Abesbatzak abestuta.

20:00 - LAKET taldearekin erromeria, plazan.

21:30 - DRAG SHOW ikuskizuna, txosnagunean.

22:00 - REBEL NOISE, HAMARRATZ eta LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldeen kontzertua, txosnagunean.
Jarraian, DJ LUMATZAK.

22:30 - LAKET taldearekin erromeria, plazan.

  


DEFUNCIONES EN OÑATI.

 Defunciones de Oñati y Oñatiarras desde el año 2010.


Si deseas buscar la entrada de algún fallecido en tu pc, introduce el nombre en el buscador del blog. Si es con el móvil, entra en versión Web.


Oñatiko eta Oñatiarren heriotzak 2010tik.

Hildako baten sarrera bilatu nahi baduzu, sartu izena blogeko bilatzailean.

2024- ( 93 )
2023- (115 )
2022-  (157)
2021- (139)
2020- (117)
2019- (114)
2018- (126)
2017- (149)
2016. (130)
2015- 105)
2014- (116)
2013- (105)
2012- (96)
2011- (93)
2010- (102)


HERRI KIROLAK

 



2024/10/05.

Oñatiko jaixak 2024 egitarauan barne.

17:00 - GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK, plazan.
Ondoren, PROFESIONALEN ERAKUSTALDIA.

Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.

FIESTAS Y EVENTOS 2024.

 #RuperArKo

OTSAILA / FEBRERO 2024.

MARTXOAK / MARZO 2024.

APIRILA / ABRIL 2024.

MAIATZA / MAYO 2024.






FIESTAS Y EVENTOS 2023.


FIESTAS Y EVENTOS 2022.


† Lourdes Iñurritegui....( 94 )

 ( Manolo Zabalaren alarguna )




20204/10/03.

LOURDES IÑURRITEGUI ZUBIA.

84 URTE.

Alabak: Agurtzane, Nekane.

Bilobak: Eneko eta Miren Leibar, Axier eta Ihanire Cueva.

Anai-arrebak: Maria Asuncion † eta Jesus Guridi †, Fernando eta Esther Telleria †.

ESNE BELTZA.



2024/10/04.
11:30.
Foruen enparantzan.

KONTZERTUA.

Oñatiko jaixak 2024 egitarauan barne.



AUZOKO JAIXAK 2024.

AUZOAK BIZIRIK......HERRIA BIZIRIK.




OLABARTA..............Apirilak   26, 27 28..Maiatzak 1.

SAN MIEL TXIKI.......Maiatzak 10, 11, 12.

MURGIXA...............  Maiatzak 10, 11, 12.

ERREKALDE............Maiatzak 24, 25 26.

ARAOTZ...................Maiatzak 25, 26.

OLAKUA...................Ekainak  7, 8, 9.

KOIXKAR..................Ekainak 9.

GARAGALTZA..........Ekainak 22, 23.

ZUBILLAGA..............Ekainak 29, 30.

TORREAUZO...........Ekainak 29, 30.

TRIANA....................Uztailak 12, 13, 14.

MADALENA.............Uztailak 19, 20, 21.

SANTA MARINA......Uztailak 26 ,27, 28.

SAN LORENTZO.....Abuztuak 2, 3, 4.

LEZESARRI..............Abuztuak  3, 4.

LARRAÑA................Abuztuak 10, 11.

URREXOLA.............Abuztuak 15, 16.

BIDEBARRIETA......Abuztuak 30- Irailak 1.

ATZEKO KALE........Irailak 6, 7, 8, 9.

ARANTZAZU...........Irailak 6, 7, 8, 9.

SAN MARTIN..........Irailak 13, 14.

ZAÑARTU...............Irailak 15.

URIBARRI..............Azaroak 29, 30. Abenduak 1.

BEREZAO .............Abenduak 13, 14, 15.

#RuperArKo


jueves, 3 de octubre de 2024

AZERIAREN BUZTANA.

 

3- Azeriaren buztana



Esaera: Azeriak buztana luze, beste denak hala uste.” (Gazteleraz ere parekoak daude: Cree el fraile que todos son de su aire.” “Cree el ladrón que todos son de su condición.”) Eta gezurtiak, hipokritak eta maniputzaileak.


Esaerak esan nahi du, gaizki egiten duzunean beti mesfidati zaudela, uste baituzu besteek zuri gauza bera egin dezaketela edo modu lotsagarri berean jokatu.


Hori dela eta gezurretan ohituta daudenek, eta are gehiago gezurrak sinetsiak direnean, besteen hitzaz mesfidatu egiten dira. Besteek gu bezala pentsatu edo jokatuko dutela uste izatea adierazten du, batez ere gaiztakeriaren bat egin edo pentsatzen dugunean.

ZINE KLUB DENBORALDIA DATORREN ASTEAN HASIKO DA.

 2024/10/03.


Emanaldiak 19:30 izango dira eta filmak jatorrizko bertsioan emango dira, aurreko denboraldian bezala

  Urriko zine karteldegia gertu dago eta, jaietako etenaldiaren ondoren, zine klub denboraldiari ekinez hasiko dira hileko emanaldiak. Cannes, Berlin eta Donostiako zinemaldietan saritu edo kritikak goraipatu dituen lau film programatu dira urrian ikusteko. Lehena, Cannesen europar film onenaren saria lortu zuen Volvereis produkzio espainiarra izango da, urriaren 10ean. Ondoren etorriko dira Berlinen iaz dokumental onenaren saria eskuratu zuen El eco mexikarra, Donostiako zinemaldian Made in Spain sailean aurkeztu den Casa en flames produkzio katalana eta 2023ko Berlingo zinemaldian Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen Roter Himmel edo El cielo rojo alemaniarra. Guztiak jatorrizko bertsioan, azpitituluz lagunduta pantailaratuko dira eta otsailean indarrean jarri zen ordutegiari eutsiz, emanaldiak 19:30etan hasiko dira.

  Emanaldi komertzialei dagokienean ere, otsailetik izan den ordutegia mantentzen da eta ostiraletan 22:00etan, larunbatean, 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean, 19.30etan izango dira emanaldiak. Haurrenak, larunbatetan eta igandetan 17:00etan izango diren bezala. Gogoratu, gainera, ostiraletako emanaldietan produkzioak azpitituluz lagundutako jatorrizko bertsioan eskainiko direla.

  Urriko karteldegiari erreparatuta, eta zine klubeko programazioaz haratago, Donostiako zinemaldian lehiatu den Soy Nevenka urriaren 18tik 21era ikusi ahal izango da eta Zinemaldian bertan film sorpresa izan den Joker: Folie a Deux filma urriko azken asteburuan proiektatuko da. Haurrei zuzendutako bi film euskarazko bertsioan emango dira: Buffalo kids hilaren 12 eta 13an eta Liztor kapitaina hurrengo asteburuan, 19-20an.

  Datorren ostegunean, urriaren 10ean hasiko den zine klub denboraldia apirilera arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

† Carmen Vicuña...( 92 )

 


2024/10/02.

CARMEN VICUÑA DORRONSORO.

84 URTE.

Senarra: Felix Marculeta Arrazola.

Seme-alabak: Iñaki, Garbiñe, Mikel eta Ainhoa Billar.

Bilobak: Argia, Danel, Peru.

Ahizpak eta koinatuak: Pilar (†) eta Esteban Zabaleta (†), Juanita (†) eta Vicente Ugarte (†), Conchita (†), Maria Angeles eta Felix Vicuña (†), Maria Luisa.


† María Luisa Alcelay ...( 93 )

 "MARITXU"

(Juan Aizpeurrutiaren alarguna)




2024/10/02.

MARIA LUISA ALCELAY CORCOSTEGUI.

85 URTE.

Seme-alabak: Ion eta Lucia Ezenarro, Amaia.

Bilobak: Gari, Ekai, Martin.

Anai-arrebak: Jose Leon (†), Jose Mari (†), Jesusa eta Leandro Irizar.

Koinatu-koinatak: Jenaro (†) eta Nati Idigoras, Felisa (†) eta Koldo Zulueta (†).

Laguntzailea Deymi Santos.

martes, 1 de octubre de 2024

URRIA / OCTUBRE 2024.

 



OÑATIKO JAIXAK 2024.


04- KONTZERTUA." ESNE BELTZA ".( Oñatiko jaixak )

05- HERRI EGUNA 2024.( Oñatiko jaixak )

05- HERRI KIROLAK.( Oñatiko jaixak ).

ARTZAIN ESKOLA 2024/2025 IKASURTEA.

 2024/09/27.

Arantzazuko Artzain eskolan astelehenean hasiko dute 2024-2025 ikasturtea

Ekainean makila eta diploma jaso zuten "artzain-berriak"

8 ikaslek osatzen dute aurtengo taldea

  28. ikasturtea beteko du Gomiztegiko Artzain eskolak 2024-2025 honetan. Orain hiru urte hasitako bidean jarraituz 9 hilabeteko formakuntza eskaintzen da; arlo praktikoa indartu da, ikasleei ardiaren ziklo osoa bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez. Era berean, ardi-esnea ez ezik, ahuntz-esnearen aprobetxamendua ere lantzen jarraituko dute Gomiztegin. Astelehenean, irailaren 30ean, 8 lagunek hasiko dute kurtso berria Artzain eskolan. Ikasle gehienak euskal herritarrak edo bertara aspaldi etorritakoak dira, 7 hain zuzen ere: hiru gipuzkoar, bi bizkaitar, arabar bat eta egun Euskal Herrian bizi eta euskara maila polita duen baina jatorriz korearra den beste bat. Zortzigarrena, Bartzelonatik etorriko da.

  Bazka ekoizpena, artaldearen zainketa neurriak, larreen aprobetxamendua, gazta eta bestelako produktuen kalitatea eta merkaturatzea, ardien ugalketa eta ale onenen hautaketa edota ardi esplotazio baten gestiorako bestelako gaiak jorratuko dituzte. Baita ere baserrietako makineria egoki erabiltzeko oinarriak, lehen sorospenak, ekoturismoa, genero berdintasuna edota abeltzaintza ekologikoa eta terapia alternatiboak. Artzain eskolak hasieratik planteatu zituen helburu nagusiei eusten die, hau da, artzain berrien heziketa integrala bultzatzeari, tradizioak erakutsitakoa gorde eta, aldi berean, produktibitatea hobetzeko eskura dauden ezagutza eta teknologia berriak eskainiz. Beti ere, ingurugiroa eta garapen jasangarria zainduz.

  Teoria praktikarekin tartekatzen da eskolan eta praktika horiek lanean urteak daramatzaten artzainekin egiten dira, nagusiki, baina Gomiztegiko artaldearekin ere bai. Azaro inguruan hasi ohi dira kanpoko praktikak egiten Arantzazuko ikasleak. Baina bisitak eta elkartrukeak ere izaten dituzte. Artzain eskolako ikasleek kurtso amaierako proiektua ere osatu beharko dute eta horretarako hainbat tutoretza ordu eta coaching saio izango dituzte.

  Irailaren 30ean hasi eta ekainaren 25ean bukatuko dute 2024-2025 ikasturtea Artzain eskolan. Gauzak ondo, kurtsoa hasi duten 8 ikaslek osatuko dute eskolatik irteten den 28. promozioa .

Iturria: Oñati Irratia


ARRAZOI.

  ARAOZKO NATURA ETA KONTUAK....ESAERAK..

2- Arrazoi

Arrazoia dut eta oker zaude. Pentsamendu hori maiz ibiltzen da gure buruetan norbaitekin hitz egiten dugunean, esaten ez badugu ere. Gure goitik dagoen batekin eztabaidatzen dugunean, gehienetan gerta dakigukeen okerrena arrazoia izatea da.


Gure aiton-amona baserritarrek ere bazekiten hori, eta esaera polit bat zuten: 


“Mundu honetan hiru gauza alferrik (alperrik, araoztarrez) galtzen dira: urrutiko egurra, nagiaren indarra eta pobrearen arrazoia.”


Batez ere mendian egurra ikusi eta baserrira ekartzeko zaila zegoenean esaten zuten.


Erreferentzia: Villasante, Aita Luis, “Graziano Anduaga. Aitonaren uzta, Gesaltzako aitonaren kontakizun eta bertsoekin”, Kuliska Sorta, 1961, orria: 98, Lege-gordailua S.S. 707 - 1961.