Herritarren Saria Kimu loradendak jaso du
Lau sari eta lau saridun izan dira aurtengo erakusleiho lehiaketan, izan ere, askotan, Herritarren Sariak epai mahai teknikoak emandakoarekin bat egin izan baitu. Aurten, ez da halakorik gertatu. Eskaparate lehiaketako lehen saria, 500 €, Juanitosa dendak eta bere tren geltokiak eraman du aurtengo Gabonetan. Bigarren saria, 300 €, Urtxin loradendak eraman du eta hirugarrena, 200 € Andrea Azkoaga interiorismoak. Aipagarria da iaz ere, Urtxin eta Andrea Azkoagahurrenez hurren sailkatu zirela lehiaketan, baina orduan, 4. eta 5. sariak irabazita. Aurten, sari kopurua mugatu da eta hiru bakarrik eman ditu adituen epaimahaiak. Laugarrena, Herritarren Saria izan da eta aurten bozkatuena, iaz bezala, Kimu loradendaren erakusleihoa izan da.
Abenduaren 22an banatu ziren XI. erakusleiho lehiaketako sariak. Guztira 26 dendek parte hartu dute eta 4 sari banatu dira, 1500 €. Parte hartu duten denda eta lokaletako eskaparateak abenduaren 31ra arte bereziki apainduta mantendu behar ziren, lehiaketaren arauak betez, baina gehienek Errege egunera arte ez dute aldatzen. Ondoren neguko beherapenak hasiko dira eta ordurako bai, erakusleihoak aldatuko dira.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario