Buscar este blog

jueves, 4 de enero de 2018

Zinema sarreren prezioa 50 xentimo garestitu da.....30

Zinema sarreren prezioa 50 xentimo garestitu da urtea hastearekin batera

2018/01/03

Igoera, zine klub eta haur nahiz helduei zuzendutako emanaldi komertzialen sarreretan aplikatuko da
  2018ko udal ordenantza fiskaletan jaso ziren zine sarreren prezio berriak. Urteak ziren zinerako txartelen prezioa ez zela jasotzen eta aurten, guztietan 50 xentimo garestitzea erabaki da. Pentsa, zine klubeko sarrerak izan ziren beranduen garestitu zirenak eta hauek orain 5 urte, 2013ko urtarrilean jaso ziren. Haurren emanaldietakoak, 2012ko irailean eta helduen emanaldi komertzialenak 2010eko urtarrilean. Tartean, zinema ikuskizunen BEZa igo egin zuen Madrilgo gobernuak baina prezioak bere horretan mantentzea erabaki zuen udalak, igoeraren portzentajea bere gain hartuz.
  Oñatikoak inguruko tarifa merkeenetakoak izan dira orain arte. 50 xentimo garestitzea erabaki da baina prezio popularra mantentzen dela uste dute udal arduradunek, hiriburuetako zine aretoetako prezioak ikusi besterik ez dago. Azken urteetan gainera, hobekuntza ugari egin dira zineko ekipamenduan: proiektore digitala jarri zen, filmak, estreinaldi egunean bertan eskaintzeko aukera gauzatuz, eta eserlekuak eta pantaila ere berritu dira.
  Zine sarreren prezio berriak astelehenean, urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean. Hauek dira zine sarreren prezioak: zine klub emanaldietan eta zine komertzialeko helduen emanaldietan, 5 euro eta haurren emanaldietan, 4 euro.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario