Buscar este blog

lunes, 22 de enero de 2018

XABI LETE.

OK MAGAZINEA
2018-01-22 15:47:34
HIRUGARRENA IZAN ZEN ATZO GARINGO MENDI LASTERKETAN
Urteko lehen podiuma lortu du asteburuan, Xabi Lete korrikalariak
Iazko sasoi berean hasi du urtea Xabi Lete mendi lasterkariak. 2017 bikaina burutu ostean, erronkaz beteriko urtea datorkio aurten. Eta oraindik oso goiz bada ere, lehen emaitza esanguratsuak lortzen hasi da dagoeneko, txantxikuarra. Atzo goizean esaterako, Beasainen jokatu zen Garingo mendi lasterketa herrikoiean, hirugarren postua lortu zuen.

Iazko urtea errepikatu edo hobetzea zaila izango den arren, ondo hasi du denboraldi berria Xabi Lete mendi lasterkariak. Urteko azken egunean, hirugarren postu bat lortu zuen Bergarako San Silbestrean eta aurredenboraldi bete-betean egonik ere, lasterketa batzuk lehiatzen ari da urteko helburu nagusien prestakuntza gisa.

Asteburu honetan esaterako, Garingo mendi lasterketa herrikoiean parte hartu du. Beasaineko hitzorduak, bere seigarren ekitaldia bete zuen atzo goizean eta 11 kilometroko lasterketan abiatu ziren korrikalari guztien arteko hirugarren denborarik onena egin zuen txantxikuarrak. Garaipena Beñat Katarain (00:53:43) zegamarrarentzat izan zen. Bi minutu sartu zizkion helmugan Martin Diez (00:55:43) segurarrari eta podiuma, aurrez esan bezala, Xabi Letek (00:56:32) osatu zuen. Aipatzekoa Jon Lasak egindako lana. 12. postuan (01:11:11) iritsi baitzen helmugara Oñatikoa.
Lete atzoko lasterketako une batean. Argazkia: Utzitakoa.

iritziak



No hay comentarios:

Publicar un comentario