Buscar este blog

jueves, 25 de enero de 2018

ALOÑAKO KADETE NESKAK GIPUZKOAKO TXAPELDUN..(2018)

OK MAGAZINEA

2018-01-23 11:33:22
ALOÑAKO KADETE NESKAK GIPUZKOAKO TXAPELDUN
Gipuzkoan onena, Euskal Ligan hurrena
Denboraldi itzela osatzen ari da emakumezkoen kadete mailako taldea. Orain arteko bi fasetan jokatu dituen hamalau partidetan, hamahiru garaipen eta berdinketa bat erdietsi ostean, Gipuzkoako txapeldun berriak dira. Hemendik aurrerakoak baina, oso bestelakoak izango dira. Aurrerantzean, Euskal Ligan jokatuko baitu talde oñatiarrak.

Gipuzkoako txapelketa irabazi berri du asteburuan emakumezkoen kadete mailako A taldeak. Zarauzko Aiala izan zuten asteburuan aurkari Zubikoan, eta ondo landutako garaipenarekin borobildu zuten Gipuzkoako ligako bigarren fasea. Andrea Garciaren neskak, 29-23 nagusitu ziren eta azken fase honetan jokatu dituen bost partidak amaitu ostean, 9 punturekin lortu du txapeldun izatea. Urnietaren aurkakoa izan ezik -19na berdindu zuten-, gainontzeko partidu guztiak irabazi ditu talde oñatiarrak.

Aurrez, lehen ligaxkan ere nagusitasun handia erakutsi zuen Aloña Mendik. Bederatzi partidutik, bederatzi garaipen lortu baitzituen, hain zuzen ere. Honenbestez, Gipuzkoako lurraldean, jaun eta jabe izan dira, txantxikuarrak.

Orain Euskal Liga

Gipuzkoako txapeldun izan ostean, orain Euskal Ligan jokatuko dute. «Beste urte batzuetan igoera faseak jokatu behar izan dira Bizkaia eta Arabako taldeen aurka baina aurten, zuzenean igoko gara» esan berri digu entrenatzaileak.

Egutegia datozen orduetan finkatuko bada ere, Aloña badaki B multzoan jokatuko duela. Eta txantxikuarren aurkariak hauetxek izango dira: Elgoibar, Zarautz, San Adrian, Larramendi eta Gasteiz.

Kadete nesken taldea, garaipen bat ospatzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario