Buscar este blog

lunes, 22 de enero de 2018

Egoitek enpresak beteko du kiroldegiko igeriketa monitore eta kiroldegi nahiz Usakoko sorosle zerbitzua.



2018/01/22
Bi enpresa aurkeztu ziren lizitazio deialdira
  Kiroldegian sorosle eta monitore lanak egiten urteak daramatzan Egoitek eta Madrilgo Gestion Deportiva LOIRI dira zerbitzu lizitaziora aurkeztu ziren enpresak. Kiroldegian nahiz Usakon bete beharreko zerbitzuaren inguruan enpresek aurkeztu zuten memoria teknikoak erabaki du esleipena Egoitek enpresaren aldekoa izatea, eskaintza ekonomikoan bi proposamenak parekoak izan baitira.
  Enpresek osatu beharreko txosten teknikoan sorosle eta igeriketa ikastaro eta monitore zerbitzuak berezitu zituzten. Bietan Egoitek-ek jaso zuen puntuaziorik altuena, baina aldea handiagoa izan zen sorosle zerbitzuan. Epai mahaiaren agiriaren arabera, Egoitek-ek proposatutako zerbitzua hobeto egokitzen da udalak eskatu eta behar duen zerbitzuen ezaugarrietara. Bereziki, sorosleen eginkizunen kalitatearen kontrolean, Zubikoarekin koordinazio prozeduretan eta zerbitzuaren jarraipenerako bilera proposamenetan nabarmendu da Egoitek-en eskaintza. Usako bainu guneko sorosle zerbitzuari begira, Egoitek-en proposamena zehatzagoa dela ere azpimarratu du epai mahaiak. Igeriketa ikastaroak eta ur zerbitzuetako monitoreen inguruko proposamenean berriz, pertsonalaren antolaketa eredu zehatzagoa eta ordezkapenak egiteko plangintza eta prozedura aurkeztu zuen Egoitek-ek.
  Memoria teknikoa bere osotasunean baloratzerakoan, Egoitek-ek 37,25 puntu eskuratu zituen eta LOIRI enpresak, 20.5. Ia 17 puntuko alde hori mantendu da azken puntuazio orokorrean eta ondorioz, Egoitek enpresarekin sinatuko du udalak kiroldegiko monitore eta kiroldegia eta Usakoko sorosle zerbitzu kontratua. Kontratua, hasieran, urtebeterako izango da baina luzatu egin daitekeela zehaztu zen lizitazio deialdian, epemuga, 2019an igerilekuko obrak hasi bitartean izango delarik. Aurrekontuari dagokionean, Egoitek-en eskaintzak 52 zentimotan merkatu zuen sorosle eta monitore zerbitzuen ordu bakoitzeko udalak zehaztutako lizitazio prezioa. Sorosle zerbitzu ordua 24.01 € ordainduko da eta monitore zerbitzu ordua, 27.17 €.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario