Buscar este blog

lunes, 29 de enero de 2018

Susana Uribetxeberria senideak izan du 2018ko dispertsioaren ondorioz gertatutako lehen istripua.

argia

  • Susana Uribetxeberriak, Xabier Ugarte Villar euskal presoaren emazteak, istripua izan duela salatu du Etxeratek ohar bidez. Larunbat iluntzean izan zen ezbeharra, bisitaren ostean, eta “zorionez” inongo zauririk izan ez bazuen ere, dispertsio politiken ondorioz 2018an izandako lehen ezbeharra izan dela nabarmendu du Etxeratek.

2018ko urtarrilaren 29a




Istripua arratsaldeko 19:30etan gertatu zen. Badirudi, Salamancako Topas espetxetik irtetetan ari zela, animalia bat errepidean agertu eta haren aurka jo zuela autoa. Zauririk izan ez bazuen ere, ibilgailua bertan utzi eta etxerako bidea taxiz egin behar izan zuela jakinarazi du Etxeratek.
Etxeratek salatu du, urtero kontagailua zerotik hasten den arren, 30 urte beteko dituen dispertsio politikak 400 istripu baino gehiago eragin dituela eta zaurituak milaka izan direla: “Gertaeren atzean dagoen ardura politikoa erabatekoa da”.
Gainera, Uribetxeberria ez zela Salamancan “zertan egon behar” adierazi du Etxeratek: “Presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidaia luze bezain arriskutsuak egitera behartuta izaten dira astebururo ehunka herritar”. Hogei urtetan 16 lagun hil dira dispertsio politikaren ondorioz

No hay comentarios:

Publicar un comentario