Buscar este blog

miércoles, 3 de enero de 2018

Oñatiko pilotari gazteak protagonista, Gabon Kopako finaletan.

OK MAGAZINEA

2018-01-03 11:36:49
SEI FINALETATIK LAUTAN GARAILE IZAN ZIREN
Oñatiko pilotari gazteak protagonista, Gabon Kopako finaletan
Emaitza ezinhobeak lortuta amaitu dute urtea Aloña Mendiko pilotari gaztetxoek. Benjamin, alebin eta infantil mailetako ordezkariek, Gabon Kopako finalak jokatu zituzten igande goizean, Antzuolan, eta  sei finaletatik lautan, Oñatiko ordezkariak nagusitu ziren.

Tradizioei eutsiz, Gabon Kopako finalak jokatuz amaitu zuten urtea Aloña Mendiko pilotari gaztetxoek. Igande goizean zeukaten hitzordua Antzuolako pilotalekuan eta emaitzei dagokienean, jardunaldi borobila izan zen. Adin hauetan, pilotarekin gozatu eta kirol honen oinarriak ikastea izaten da helburu nagusia baina emaitzek laguntzen badute, pilotari zein euren senitartekoak, askoz gustorago gelditzen dira. Hala, benjamin, alebin eta infantil mailetan banatuta, bina final jokatu ziren kategoria bakoitzean. Aurreneko biek 16 tantotara jokatu zuten eta infantil mailako pilotari nagusienek ostera, 18ra.

Benjamin A mailan, Bergararren arteko lehia ikusi zen. Etxabe-Zubiagak 16-7 emaitzaz menperatu zuten Markiegi-Martinez bikotea. Benjamin B mailan ostera, finalera iritsi ziren lau pilotariak, Aloña Mendiko ordezkariak ziren. Murguzur-Blazquezek 16-14 irabazi zioten Rodriguez-Fernandezi.

Alebin kategoriako bi garaipenak Oñatira etorri ziren. Juaristi- Madinagoitia bikoteak, 16-9 irabazi zien A mailan, Lanzos-Alonso aretxabaletarrei eta B mailan, Fermin eta Osak 16-12 menperatu zituzten Gabilondo eta Larrea antzuolarrak.

Infantil A mailan, Camina-Lanzos aretxabaletarrek 18-7 irabazi zioten Herrarte-Arriolabengoa aramaioarrei eta B mailan azkenik, Etxegarai eta Oses txantxikuarrek, ezin izan zuten Zubiagirre eta Altzelai herrikideen aurka irabazi. Azken bikoteak 18-12ko emaitzaz eraman zuen partidua.

Aloña Mendiko pilotariak, Sergio Uriarte entrenatzailearekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario