Buscar este blog

sábado, 6 de enero de 2018

Jon Urzelai.

OK MAGAZINEA

2018-01-06 11:48:40
EIBAR URKO TALDEKO BIGARREN ENTRENATZAILEAK ALOÑAREN AURKAKOA AZTERTU DIGU
Jon Urzelai: «Aloña oso talde sendoa da, baina bihar garaipenak bakarrik balio digu»
Gabonetako etenaldi luzearen ostean -3 aste-, bueltan da Gorengoen Erregional mailako liga txapelketa. Lehen itzuliko azken partidua izango da asteburukoa, eta jardunaldiko lehia garrantzitsuena, Unben jokatuko da. Bihar, 18:00etatik aurrera, sailkapeneko laugarren postuan dagoen Eibar Urkok, Aloña liderra hartuko du. Talde armagineko bigarren entrenatzailearekin, Jon Urzelai txantxikuarrarekin, aztertu dugu neurketa interesgarri hau.

Oñatiko herriak azken hiru hamarkadetan eman duen futbol jokalari garrantzitsuena da Jon Urzelai. Lehen mailara iritsi ez bazen ere, futbol profesionalean 16 urteko ibilbide luzea egin zuen. Hainbat taldetan aritu bazen ere, Eibarrekin izan zuen lotura handiena. Talde armaginarekin 118 neurketa ofizial jokatu baitzituen eta honenbestez, futbol kontuetan betiere, izen garrantzitsu bat da bi herrietan.

Hori dela eta, OK Magazineak, berarekin aztertu nahi izan du biharko Eibar Urko eta Aloña Mendiren artekoa. Izan ere, biharko partidua oso berezia izango da Urzelairentzat. Talde eibartarreko bigarren entrenatzailea da eta bihar, futbolerako bidea ireki zion taldearen aurka jokatu beharko du aurrenekoz: «Oñatiarra izanik, biharkoa partidu berezia izango da niretzat» dio. Are bereziagoa, bi taldeen sailkapeneko egoera kontutan hartzen bada.

Aloña, lider sendo bezala iritsi da lehen itzuliko azken partida honetara eta zazpi puntuko aldea zabaldu du bigarren dagoen Tolosarekiko. Eibar Urko, laugarrena da, bederatzi puntutara eta bien helburua igoera izanik, asteburuko neurketa erabakiorra izan liteke. Bai behintzat Aloñak irabazten badu: «Galtzen badugu, lehen postua ezinezko jarriko zaigu» gaineratu digu. Hala ere, oraindik asko falta da Urzelairen aburuz: «Aloñaren aurka bi partida eta bigarren itzuli osoa gelditzen zaizkigu. Beraz, oraindik luze joango da».

Gakoak

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da biharko partida interesgarria Unbeko beheko futbol zelaian. Kirol arloari begira jarrita, Urzelaik garbi dauka zer egin beharko den jokuan jarriko diren puntuak irabazi nahi izatera: «Aloña oso talde sendoa da eta aurrekaldean jokalari arriskutsuak ditu. Baina gu ez gara gutxiago. Agresibitate eta esperientzia faltagatik puntu dexente galdu ditugu azken minutuetan baina joku aldetik, partidu gehientsuenak ondo kontrolatu ditugu» dio.

Eibar Urko, «futbolean ondo jokatzen duen talde gaztea» dela esan digu eta jokalari zeneko irabazle grina galdu gabe daukala garbi utzi digu txantxikuarrak elkarrizketa guztian zehar. «Bihar garaipenak bakarrik balio digu».

Partiduaren gakoak aztertzeaz gain, entrenatzaile izatearen zailtasunaz ere mintzatu zaigu Urzelai. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:


Urzelai Oñati Irratian, artxiboko argazki batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario