2019-09-30 15:59
Bederatzi taldek hartu dute parte aurtengo sanmigeletako bekatz-zopa lehiaketan. Pake Leku eta Lagun Leku elkarteko kideak izan dira epamahai lanetan aritu direnak. Erabakia hartzea zaila izan den arren, Miguel Mateosek eta Eugenio Barrenak aurkeztutako zopa izan da garaile; 200 euro eta amantala jaso dute sari gisa.
Bigarren, Jokin Astigarraga eta Izaro Elortzak prestatu duten berakatz-zopa izan da. Hauek, 100 euro eta amantala eskuratu dute sari moduan. Bestetik, lehiaketara aurkeztu diren talde guztien arten, Oñatiko jatetxe batean bazkari bat zozkatu dute. Azken sari hau, Josu Txintxurreta eta Sonia de la Fuenterentzat izan da.
argazkiak ikusi hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario