Buscar este blog

domingo, 8 de septiembre de 2019

Bertsolari gazteen Lizardi saria irabazi du Maider Arregik..(2019)

GOIENA

Bertsolari gazteen Lizardi saria irabazi du Maider Arregik Zarautzen


Sei bertsolariak oholtza gainean. Argazkia: Zarauzko Hitza.



Zarauzko Bertsolari Gazteen 43. Lizardi Saria eskuratu zuen egubakoitz iluntzean Maider Arregi oñatiarrak. Bigarren Joanes Illarregi geratu zen eta hirugarren Aitor Bizkarra.
Bi kanporaketa ostean sei bertsolari elkartu ziren finalean Zarauzko Modelo aretoan: Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Unai Izagirre. Lehia estua izan zuten Arregik eta Illarregik, puntuka berdindu egin zuten eta, baina azkenean txapela Arregirentzat izan zen. Hirugarren, ostera, Aitor Bizkarrak egin zuen. Saria emakume bertsolariei eskaini zien Arregik, behin txapela jantzita bota zuen bertsoan.
Argazkia: Zarauzko Hitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario