2019-09-09 17:50
Hotz Oñatiko kideak Atzeko kaleko jaietan (Argazkia: Hotz Oñati) |
Hotz Oñati taldeak eskerrak eman gura die Atzeko kaleko jaietan patata tortillak egin, hara hurbildu eta pintxo edo ogitartekoak erosiz lagundu zuten herritar guztiei. Baita Nekazarien Elkarteari eta Atzeko kaleko jai batzordeari. 1.500 euro batu zituen Hotz Oñatik. Diru hori Lesboseko Pikpa proiektuarendako izango da.
Hotz Oñatik azaldu duen moduan, Lesbosen duten Pikpa proiektuan urritasunen bat duten pertsonekin, gaixoekin, jaio berriekin edo bakarrik dauden emakumeekin lana egiten dute lana. Hotz Oñatiko kide Begoña Murguzur egon da Lesbosen eta berak ezagutu du egitasmoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario