Lurraldebuseko zerbitzuen ordutegi-taula berria osatu du turismo bulegoak
2018/02/01
Oñati eta San Prudentzioko geltokietatik pasatzen diren autobus guztien ordutegia jasotzen da
Urtarrilaren 2an aldatu zituen Lurraldebusek Debagoienako autobusen ordutegia. Zerbitzu guztien ordutegia aldatu ez zen arren, doiketak egin ziren askotan. Turismo bulegoko teknikariek Oñati eta San Prudentzion geratzen diren autobusen ordutegi-taula osatzen dute, herritarrek eskura izan dezaten. Linea asko dira eta guztiak orri bakarrean bildu eta egokitzea lan konplexua da, denbora eskatzen duena. Azken ordutegiaren moldaketa osatu dute jada eta eskuragarri dago turismo bulegoan eta udaletxeko harrera bulegoan.
Ordutegiak orientatiboak dira, baldin eta autobusa Oñatitik abiatzen ez bada. Oñati irteera puntu duten zerbitzuen ordutegia zehatza da baina besteak gutxi gorabeherakoak, beti ere, Oñatira iritsi arteko ibilbidean izan daitezkeen ez-ustekoen araberakoa.
Eskuragarri dauden ordutegi-taulan, Oñati eta San Prudentziora iristen diren Lurraldebuseko autobus zerbitzu guztien ordutegia biltzen da, bai astegun nahiz larunbat eta igande eta jaiegunetakoa ere.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario