Buscar este blog

miércoles, 21 de febrero de 2018

BEÑAT GURIDI..(2018)

OK MAGAZINEA

Beñat Guridi, aurtengo kros denboraldian. Argazkia: Atletismo saila
2018-02-21 07:22:26
18 URTEZ AZPIKO KATEGORIAN ETA 1.500 METROKO LASTERKETAN
Brontzezko domina lortu du Beñat Guridik, pista estaliko Gipuzkoako txapelketan
Pasaden asteburuan, pista estaliko Gipuzkoako txapelketa ospatu da Donostiako belodromoan. Aloña Mendik, hainbat ordezkari eraman zituen bertara, eta Beñat Guridik, brontzezko domina eskuratu zuen 18 urtez azpikoen 1.500 metroko lasterketan.

1.500 metroko proban iritsi ziren albisterik onenak. Aloña Mendiko ordezkariek, lan ona egin baitzuten. Iker Martinez zumarragarra izan zen onena. 4:24:19 markarekin, 10. postuan amaitu zuen lasterketa eta Sub18 kategoriako bigarren atleta onena izan zen. Beñat Guridi berriz 12. helmugaratu zen (4:27:79) eta kategoria berean, brontzea lortu zuen txantxikuarrak. Eric Martin azkenik, 13. postua eskuratu zuen (4:29:49) eta belodromoan egiten zuen lehen lasterketan, bere kategoriako bosgarren postua lortzeko gai izan zen.

Malen Sanz 600 m.

Kadete mailan ere, Malen Sanz-ek sentsazio onekin amaitu zuen Gipuzkoako txapelketa. 600 metroko lasterketan lehiatu zen Aloña Mendiko korrikalaria eta 1:56:96 kronoarekin, modalitateko zazpigarren emakume azkarrena izan zen.

Laburbilduz, «asteburu ona» izan dela diote talde txantxikuarreko ordezkariek. «Pista oso teknikoa da eta guk saio horiek egiteko ditugun zailtasunak ikusirik, pozik egoteko motiboak ditugu» gaineratu digute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario