Buscar este blog

miércoles, 7 de febrero de 2018

Hiru oñatiarrek parte hartuko dute Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko Txapelketan.

2018/02/07.

Bittor Zubiagirre eta Aitor Tatiegi
Otsailaren 23ko kanporaketa Oñatin jokatuko da
  Zestoan abiatuko da datorren ostiralean, hilaren 16an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bat-batekoa. Guztira 5 kanporaketa jokatuko dira eta bigarrena, hilaren 23koa, Oñatin, Larrain gain elkartean izango da. Saioan gainera oñatiar batek kantatuko du: Aitor Tatiegik. Baina ez da Gipuzkoako Eskolartekoan  arituko den herritar bakarra, Bittor Zubiagirrek eta Xabier Agirrek ere parte hartuko baitute. Zubiagirrek gainera, Zestoako lehenengo bat-batekoan kantatuko du datorren astean, otsailaren 16an. Xabier Agirrek aldiz, Anoetan, martxoaren 16an jokatuko den azken kanporaketan kantatuko du.
  Eskolarteko bat-bateko txapelketan 15-18 urte bitarteko 27 bertsolari arituko dira elkarren segidako 5 ostiraletan jokatuko diren kanporaketetan. Finala berriz, apirilaren 20an gauzatuko da Lasturren. Ordurako, idatzizko saioak ere amaituta egongo dira. Horiek, bat-batekoak baino beranduago hasiko dira, martxoaren 6an eta bi astetan 8 saio egingo dira. Hurbilenekoak martxoaren 9an Zumarragan eta 13an Arrasaten izango dira. Oñatiko neska-mutilak Zumarragara joan ohi dira. Aurten zenbat eta nora joango diren oraindik ez dakigu. Idatzizko saioen lanik aipagarrienak ere Lasturren sarituko dira.
  Iaz 7 oñatiarrek parte hartu zuten Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan bat-batekoan, aspaldiko urteetako Oñatiko ordezkaritzarik handiena izan zen. Talde hartako hiruk 18 urte bete dituztenez ezin izan dute izenik eman. 2014an berriz,  Maider Arregi oñatiarra izan zen Gipuzkoa eta Euskal Herriko eskolarteko txapelduna.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario