Buscar este blog

viernes, 5 de enero de 2018

Oñatiko ziklistak protagonista, Euskadiko Federazioaren urte amaierako sari banaketa ekitaldian.

OK MAGAZINEA

2018-01-05 09:54:24
KADETE MAILAKO TALDEA ETA GARAZI EROSTARBE SARITU DITUZTE
Oñatiko ziklistak protagonista, Euskadiko Federazioaren urte amaierako sari banaketa ekitaldian
Kadete mailako Ulma Aloña Mendik, urteko talde onenaren errekonozimendua jaso berri du. Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, abenduaren 23an ospatu zuen urteroko batzar nagusia Donostian eta taldekako sari horretaz gain, Garazi Erostarbe oñatiarrak ere, aitortza bikoitza eraman zituen.

Oñatiko harrobiko txirrindulariek protagonismo berezia hartu zuten Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren urte amaierako batzar nagusian. Denboraldiko txirrindulari eta talde onenak elkartu ziren abenduaren 23an, Donostiako Amara Plaza hotelean egin zen ospakizunean. Eta gure ordezkariek, hiru sari eraman zituzten.

Lehena, taldekako saria izan zen. Kadete mailako Ulma Aloña Mendi izan baita "Gaztetxoak" txapelketako 2017 talde onena. Oñatiarrek 50 puntu pilatu dituzte zirkuituko zazpi proba puntuagarritan eta beste horrenbeste puntu atera dizkiote El Caserio-Valsay taldeari. Sailkapen nagusi honetan lehiatu ahal izateko, proba guztietan parte hartzea beharrezko baldintza zen.

2017ko kadete mailako taldea honako ziklita hauek osatu dute: Unax Arregi, Ander Blazquez, Unai Cueva, Egoitz Perez, Aritz Plazaola eta Aritz Torres. Zuzendari lanetan, Mikel Fernandez eta Iñaki Mugarza aritu direlarik.

Garazi Erostarbek bi sari

Bestalde, Gipuzkoa Ogi Berri taldeko Garazi Erostarbek ere presentzia nabarmena izan zuen aipatu ekitaldian. Izan ere, bi sari poltsikoratu zituen gazte mailako txirrindulari oñatiarrak.

Ziklo-krosean urteko kategoriako onena izan da. 34 puntu pilatu ditu bederatzi proba puntuagarrietan eta zazpi puntuko aldeaz nagusitu zaio Bizikleta.com taldeko Luisa Ibarrolari. Errepideko Euskaldun denboraldian azkenik, Sara Martin eta Ariadna Nevadoren ostean, hirugarren txirrindulari onena izan da Erostarbe.

Erostarbe eta Umerez sariak jasotzen. Argazkiak: ETF

No hay comentarios:

Publicar un comentario