Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatuta
Emakume mendizale aitzindariei buruzko erakusketa ikusgai Oñatin.
Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena dela eta, "Gailurretan izan gaitun" Emakumea eta Mendi erakusketa antolatu da, eta Oñatin egongo da ikusgai urtarrilaren 10etik 29ra, kultur etxeko erakusketa aretoan, astelehenetik igandera, 18:00-20:00.
Hogei panel eta ehundik gora argazki ditu erakusketak, eta federazioaren ehun urte hauetan emakumeek izan duten parte-hartzea ikusaraztea du helburu.
Urtarrilak 10-29
Kultur etxeko erakusketa gelan, egunero 18:00-20:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario