2024/10/01.
Urriaren 17, 18 eta 19an, ZAPOREAKekin elkarlanean, Hotz Oñatik JANARI BILKETA egingo du herriko supermerkatuetan. Helburua: ZAPOREAK taldeak Lesbosen dauden errefuxiatuei egunero eskaintzen dizkien otorduak prestatzeko janaria biltzea.
Horretarako ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU: egunean zehar 4 ordutako txandak antolatu ditugu herriko supermerkatuetan: 9:00-13:00, 13:00-17:00 eta 17:00-21:00. Hala ere, ordutegi desberdin batean laguntzeko prest bazaude, berdin-berdin ongi etorria izango zara.
Animatu zaitez, izena eman eta zabaldu mezua!
Sare sozialetan, hotzonati@gmail.com helbidean edo Hotzeko edozein kidekin harremanetan jarrita.
Aldez aurretik, esker mila.
LAGUNDU LAGUNTZEN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario