2024/10/24.
10:00.
Liburutegian.
OZPAKIZUNA.
"Liburutegi bat ez da soilik liburuz betetako eraikin bat: bihotz taupadatsuak dira gure komunitateetan, topaketa- eta elkarrizketa-guneak dira. Liburutegien Egunak liburutegi guztiek beren erabiltzaileak konektatzeko, laguntza- eta lankidetza-sareak sortzeko, herritarren parte-hartzea eta elkarrizketa sustatzeko eta kultura eta ezagutza herritar guztien eskura jartzeko egiten duten lana balioesten du, haien adina, generoa, arraza edo bizilekua edozein dela ere.
Liburutegiak erlazioak eta ezagutzak harilkatzen diren ehungailu gisa imajinatzen ditugu, non pertenentzia zentzua lotzen de. Liburutegiek gure ulermen kolektiboari forma ematen diote, ideia ezberdinen trukea errazten dute eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako espazio segurua eskaintzen dute. Bisita bakoitzak, irakurketa bakoitzak, elkarrizketa bakoitzak, berebiziko garrantzia du komunitatea sortzeko. Truke eta konexio horien bidez, gure desberdintasunak eta antzekotasunak elkartu egiten dira, gure komunitateen aniztasuna eta aberastasuna erakutsiz.
Liburutegiak antolatzen dituen irakurketa eta idazketa taldeak, ipuinaren orduak eta bestelako jarduerak funtsezkoak dira komunitateak sortzeko. Elkarguneak dira, ikasteko, hausnartzeko, komunitatea batzeko. Ezagutza eta une zoriontsu asko partekatzen ditugu!"
No hay comentarios:
Publicar un comentario