Buscar este blog

sábado, 26 de octubre de 2024

Familientzat txango gidatua, AITZULO.

 2024/10/27.

10:00.

 Arrikrutzeko kobetako aparkalekuan.



Mendi ibilbidea.

Arantzazuko parketxeak antolatuta

Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira. Horien artean dago Aitzulo, Gipuzkoako fenomeno natural zirraragarrienetariko bat. Baina nola sortu da Aitzulo? Gezurra badirudi ere, ura izan da gaur egun ikusi dezakegun formazio geologiko berezi hori sortu duen artista nagusia.

Oraindik ingurune hau ezagutzen ez duzula? Bada, aukera paregabea duzu Aitzulo eta bere inguruez gozatzeko, Arantzazuko parketxetik antolatutako ibilbide gidatuan.

Zailtasun baxuko ibilaldia da, mendia gustuko duen edozein herritarrentzat egokia. Goizeko 10:00etan elkartuko gara Arrikrutzeko aparkalekua igaro eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerreko aldean dagoen aparkalekuan (izena ematerakoan zehaztasun gehiago emango dira). Txangoak hiru orduko iraupena du, azalpenak barne, 13:00etan amaituko da.

Derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Txangoaren prezioa 6 eurokoa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4 eurokoa.
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 33 51 83
www.gipuzkoanatura.eus

#RuperArKo

No hay comentarios:

Publicar un comentario