Buscar este blog

domingo, 1 de diciembre de 2019

Uribarri auzoko historia jasotzen duen liburua aurkeztu dute..(2019)

GOIENA







Uribarri auzoak bere historia idatzita eta jasota dauka. Auzotarren bizimodua eta istorioak azaleratzeko asmoz eginiko liburua da eta atzo aurkeztu zuten. "Talde lana egin dugu eta auzoko pertsonaia bitxi eta garrantzitsu askoren pasarteak jaso ditugu", aurreratu dio Mikel Alberdi egileetako batek GOIENAri.
Uribarri auzoko bizimodua eta bertako biztanleen istorioak jaso dituzte. Besteak beste, 63 urtez eskolako maisu izan zen Pedro Migel Galarragaren pasarteak, euskarari garrantzia handia eman zion Felipe Jausoro maisuarenak nahiz Pedro Antonio Orueta apaizaren eskuzabaltasuna. Azken horrek, adibidez, 14.000 erreal batu zituen auzoko neska-mutilendako. Liburua oso gustura jaso dute auzokideek eta harrera ona izan duela aitortu du egileetako bat den Mikel Alberdik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario